Berriak / Noticias

APIRILAK 26: IKAUSGAITASUN LESBIKOAREN EGUNA

 

Lesbianak ikusgai eta eskubidedun
Gaur, apirilak 26, lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

 

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

 

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

 

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

 

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izan behar du eta, horretarako, baldintza egokiak sortu behar ditugu.

26 de ABRIL: DIA DE LA VISIBILIDAD LÉSBICA

 

Lesbianas visibles y con derechos
Hoy, 26 de abril, día de la visibilidad lésbica, es complicado reivindicar esa visibilidad desde el confinamiento en casa. No se podrá salir a las calles pero sí se puede una vez más, decir bien alto que las lesbianas existen y que hay muchos motivos para estar orgullosas de serlo, aprovechando las redes y otras plataformas para alzar la voz.

 

Las lesbianas siguen siendo invisibles en muchos ámbitos de nuestra sociedad: escuela, familia, trabajo, en las calles… No podemos olvidarnos de las lesbianas mayores, de las lesbianas migradas, solicitantes de asilo y muchas otras mujeres lesbianas diversas.

 

La invisibilidad es otra forma más de violencia en una sociedad patriarcal que sigue negando una sexualidad libre y autónoma a las mujeres. La condena a la no existencia o la invisibilidad de tantas mujeres lesbianas es un mecanismo del que se sirve el sistema heteronormativo hegemónico para seguir negando la diversidad sexual y de género en la sociedad.

 

Es una responsabilidad de todo el conjunto de la sociedad luchar contra todas las formas de discriminación y violencia. Es necesario seguir implementando políticas públicas que fomenten la visibilidad de las lesbianas más allá del imaginario LGTBI+ eminentemente masculino.

 

En este día, queremos reivindicar a todas esas lesbianas, las que se visibilizan y las que no. Y queremos invitar a todas las personas, asociaciones, colectivos, instituciones y organismos, a la sociedad en su  conjunto,  a seguir trabajando para conseguir una sociedad en la que se den todas las condiciones para que las mujeres lesbianas puedan decidir libremente cómo vivir su visibilidad.

AGURAIN, INDARKERIA MATXISTAREN AURKA

 

Aste honetan, bikotekide ohiaren erasoa jasan duen emakume baten aurkako indarkeria matxistako kasu berri baten berri izan dugu Agurainen. Horren aurrean, elkartasuna adierazi nahi diegu biktimari eta haren familiari, eta, aldi berean, gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi dugu gertakari horren eta genero-desberdintasunean oinarritutako ekintza sexisten eraso deribatu guztien aurrean.

 

Adierazpen Instituzionala  >

AGURAIN CONTRA LA VIOLENCIA MACHISTA

 

Esta semana hemos tenido conocimiento  de un nuevo caso de violencia machista contra una mujer agredida por su expareja en Agurain. Ante este hecho queremos mostrar nuestra solidaridad con la víctima y su familia y al mismo tiempo expresamos nuestro más firme rechazo y condena ante este hecho y todas las agresiones deribadas de acitudes sexistas, basadas en la desigualdad de género.

 

Declaración Institucional  >