Perla Feministak – Perlas Feministas

Iniciativa del Ayuntamiento de Llodio – Laudioko Udalaren ekimena

Udalak herritarrei alarma-egoeran laguntzeko “Perla Feministak” kanpaina abiarazi du

 

Ostegunero testu bat argitaratuko da bineta batekin batera, sinbolikoki edukia azalduko duena, udalaren webgunean, sare sozialetan eta www.laiaplazara.eus foru ekimenean

 

2020ko maiatzaren 14a, osteguna. Ostegun honetatik aurrera, Laudioko Udalak, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez, “Perla Feministak” izeneko sormen-kanpaina bat aurkeztuko du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko alarma-egoeran, COVID-19 pandemiaren hedapena geldiarazteko.

 

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “Udal Berdintasun eta Emakume Zerbitzutik indarkeria jasaten duten emakumeengandik gertu egoteko beharraz hausnartu nahi dugu”. Kanpaina hau Estatu Itunaren funtsei esker izango da posible, eta Maitena Monroy autodefentsa feministako adituaren eta Susanna Martín ilustratzailearen laguntza izango du.

 

Bineta sortzaileak

Horrela, ostegunero bineta bat argitaratuko da, testu batekin batera. Bertan, modu sortzailean eta didaktikoan, indarkeriaren biktima diren emakume askok bizi duten egoera larriagotzen duen ezohiko alarma-testuinguru honetan aurrera jarraitzeko hainbat jarraibide proposatuko dira.

Kanpaina egiteko erabilitako funtsetako batzuk indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen elkarte bati emango zaizkio. “Kanpainaren hedapenean eta irismenean laguntzeko asmoz, perla feministak Laudioko Udalaren webgunean bertan, sare sozial instituzionaletan eta Arabako Foru Aldundiak koadrila eta udaletako berdintasun-teknikarien sarearekin batera sortutako www.laiaplazara.eus plataforma berrian argitaratuko dira”, amaitu du Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

El Ayuntamiento lanza la campaña “Perlas Feministas” para acompañar a la ciudadanía en el estado de alarma

 

Todos los jueves se publicará un texto acompañado por una viñeta, que simbólicamente explicará su contenido, en la web municipal, redes sociales y en la iniciativa foral www.laiaplazara.eus

 

Jueves, 14 de mayo de 2020. A partir de este jueves, el Ayuntamiento de Laudio, a través de su Servicio de Mujer e Igualdad, va a presentar una campaña creativa denominada “Perlas Feministas” para acompañar a las mujeres víctimas de violencia machista durante el estado de alarma, declarado para frenar la expansión de la pandemia del COVID-19.

 

La concejala de Mujer e Igualdad, Loli Muriel, ha explicado que “desde el servicio de Mujer e Igualdad municipal queremos asistir, aconsejar y reflexionar sobre la necesidad de estar cerca de aquellas mujeres que sufren violencia”. Esta campaña será posible gracias a los fondos del Pacto de Estado y cuenta con la colaboración de la experta en autodefensa feminista Maitena Monroy y de la ilustradora Susanna Martín.

 

Viñetas creativas

De este modo, todos los jueves se publicará una viñeta, acompañada de un texto, en la que se propondrán de manera creativa y didáctica diversas pautas para seguir hacia adelante en este contexto tan excepcional de alarma que agrava la situación que viven muchas mujeres víctimas de violencia.

Parte de los fondos, utilizados para la realización de la campaña, serán donados a una asociación de mujeres víctimas de violencia machista. “Con el objetivo de ayudar en la difusión y alcance de la campaña, las perlas feministas se publicarán en la propia web del Ayuntamiento de Laudio, en las redes sociales institucionales y en la nueva plataforma www.laiaplazara.eus creada por la Diputación Foral de Araba junto con la Red de técnicas de igualdad de las cuadrillas y ayuntamientos del territorio”, ha concluido la edil de Mujer e Igualdad, Loli Muriel.

7. Perla Feminista

7. Perla Feminista

8. Perla Feminista

8. Perla Feminista

5. Perla Feminista

5. Perla Feminista

6. Perla Feminista

6. Perla Feminista

3. Perla Feminista

3. Perla Feminista

4. Perla Feminista

4. Perla Feminista

1. Perla Feminista

1. Perla Feminista

2. Perla Feminista

2. Perla Feminista