#Deskonfinachallenge

UDA HONETAN, BIZI BERDINTASUNEAN! ¡ESTE VERANO VIVE EN IGUALDAD!

Hiru aste hauetan, #Deskonfinachallenge-n gogoeta egin dugu kontrolari, jeloskortasunari, ziberbiolentziei, sexu-jazarpenari, harreman osasuntsuei, lgtbiqa+fobiei eta gordofobiari buruz. Kanpainaren azken astea amaitzeko, jendeartean bizi ditugun indarkeriak eta desberdintasunak prebenitzeko oinarri bezala berdintasuna eta feminismoa aldarrikatu nahi ditugu.  Egun hauetan zainketez hitz egingo dugu, eta gure gizartean zaintzak modu ezberdinean nola banatzen eta baloratzen diren azalduko dugu.Intersekzionalitateaz eta pluralean dauden feminismoez ere hitz egingo dugu. Erreferente feministak aurkeztuko dizkizugu historian, baita sarean feminismoari buruzko aktibismoa egiten duten influencers ere, eta maskulinitatearen eta zuretzat feminitate disidentearen erreferenteak nortzuk diren pentsatzera animatuko zaitugu. Berdintasunaren aldeko uda baterako gakoekin geratzeko, irakurketak, ilustratzaileak eta web orriak gomendatuko dizkizugu.

Berdintasunean erlazionatzeko erronkak aurrera jarraitzen duelako…

 

En estas 3 semanas, en #Deskonfinachallenge hemos reflecionado sobre control, celos, ciberviolencias, acoso sexual, relaciones sanas, lgtbiqa+fobias y gordofobia. Para terminar nuestra última semana de campaña, queremos hablar y reivindicar la igualdad y el feminismo, como base para prevenir las violencias y desigualdades que vivimos en sociedad. Estos días hablaremos de cuidados, y explicaremos cómo se reparten y valorizan de manera diferente los cuidados en nuestra sociedad. También hablaremos de interseccionalidad y de feminismos en plural. Te presentaremos referentes feministas en la historia, también influencers que hacen activismo en red sobre feminismo, y te animaremos a que pienses quiénes son para ti referentes de masculinidad y feminidad disidente. Para quedarnos con claves para un verano en igualdad te recomendaremos lecturas, ilustradoras y páginas web que seguir. 

Porque el reto de relacionarnos en igualdad sigue… 

Ideiak eta aholkuak

Ideas y tips

Zer da berdintasuna?

Berdintasunak ez du esan nahi pertsona guztiok berdin izan eta jokatu behar dugunik.

Gizartean aukera berdinak izatearekin du zerikusia.

Eta eskubide bera izatea desberdinak eta anitzak izateko

¿Qué es la igualdad?

La igualdad no significa que todas las personas tengamos que ser/comportarnos igual.

Tiene que ver con que tengamos igualdad de oportunidades en la sociedad.

Y tener igual derecho a ser diferentes y diversas.

Zer zapalkuntzek eragiten digute?

Berdintasunari buruz hitz egiten dugunean normalean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari egiten diogu erreferentzia.

Genero ezberdintasuna jendearte eta kultura guztietan dago

Bestalde, horrekin intersekzionatzen duten beste desberdintasun batzuk ere badaude, hala nola adina, arraza, sexu-aniztasuna, kapazitismoa, pobrezia eta abar.

Horrek esan nahi du beste hainbat zapalkuntza sozial daudela, eta horregatik bizi dezakegula pertsonok pribilegio eta balorazio sozial handiagoa edo txikiagoa

Aldagai horien eragina identifikatzea intersekzionalitatetik lantzen den zerbait da

¿Qué opresiones nos influyen?

Cuando hablamos de igualdad habitualmente nos referimos a la igualdad entre mujeres y hombres.

Porque la desigualdad de género está presente en todas las sociedades y culturas.

Pero existen otras desigualdades que interseccionan con esta, como la edad, la raza, la diversidad sexual, el capacitismo, la pobreza,…

Esto significa que existen distintas opresiones sociales por las que las personas podemos vivir mayor privilegio y valoración social o menos.

Identificar la influencia de estas variables es algo que se trabaja desde la interseccionalidad.

Intersekzionalitateari buruz gehiago jakin nahi baduzu, @Afrofeminas kolektiboaren esteka hau gomendatzen dizugu.

https://afrofeminas.com/2019/01/24/interseccionalidad-definicion-historia-y-guia/

Si quieres saber más sobre lo que es la interseccionalidad, te recomendamos este enlace de @Afrofeminas 

https://afrofeminas.com/2019/01/24/interseccionalidad-definicion-historia-y-guia/

Zer da feminismoa

Feminismoa emakumeek eskubideak gizonen baldintza berberetan lortzeko helburuarekin sortu zen mugimendu soziala da. Feminismoaren olatu ezberdinetan, botoa, antisorgailuak, abortatzeko eskubidea, sexu-askatasuna, berdintasun formala eta legala bezalako eskubideak lortzeko borrokatu da. Gaur egun, feminismoez ari gara pluralean, ez baitago feminismoaren ikuspegi bakarra. Patriarkatuaren eta jendearte-egitura horretatik eratorritako arauen aurkako borroka da feminismoen elkargunea. Gaur egungo feminismoen artean ekofeminismoa, transfeminismoa, arrazismoaren aurkako feminismoa, feminismo komunitarioa daude.

Feminismoa anitza da, eta entzuten, eztabaidatzen, hitz egiten du korronte desberdinen artean eta askatasun handiagoa eta pertsonentzako eskubide gehiago bilatzen ditu. 

Hemen feminismoei buruzko bideo batzuk partekatzen dizkizugu eta ikuspegien aniztasunean sakontzera animatzen zaitugu

Eztabaidak feminismoan https://www.youtube.com/watch?v=OtjwHmUVfvE

Feminismo komunitarioa Adriana Guzmanekin https://www.youtube.com/watch?v=CV0–RjTMBo

Ekofeminismoa Yayo Herrerorekin https://www.youtube.com/watch?v=yJbJj5r_-Vk

Feminismoa antiarrazista izango da edo ez da izango https://www.youtube.com/watch?v=1zBDpGI9RTw

Lesbianismo feminista https://www.youtube.com/watch?v=h8aVDe-_IB0

Qué es el feminismo

El feminismo es el movimiento social que nació con el objetivo de que las mujeres lograran  los derechos en igualdad de condiciones que los hombres.. En las diferentes olas del feminismo, se ha luchado por conseguir derechos como el voto, los anticonceptivos y el derecho al aborto, la libertad sexual, la igualdad formal y legal. Actualmente hablamos de feminismos en plural, porque no existe una visión única del feminismo. El punto de unión de los feminismos es la lucha contra el patriarcado y las normas derivadas de esta estructura social. Entre las diversos feminismos actuales encontramos el ecofeminismo, transfeminismo, feminismo antirracista, feminismo comunitario.

El feminismo es diverso y escucha, debate, dialoga entre las diferentes corrientes y busca mayor libertad y derechos para las personas.

Aquí te compartimos algunos vídeos sobre feminismos y te animamos a que profundices en la diversidad de visiones:

Los debates en el feminismo https://www.youtube.com/watch?v=OtjwHmUVfvE

Feminismo comunitario con Adriana Guzman https://www.youtube.com/watch?v=CV0–RjTMBo

Ecofeminismo con Yayo Herrero https://www.youtube.com/watch?v=yJbJj5r_-Vk

El feminismo será antiracista o no será https://www.youtube.com/watch?v=1zBDpGI9RTw

Lesbianismo feminista https://www.youtube.com/watch?v=h8aVDe-_IB0

Erreferente feministak

Referentes feministas

Garai ezberdinetan aurki ditzakegun feminismoen erreferente ezberdinak aurkezten dizkizuegu  

#genealogiafeminista #erreferentefeministak

Te presentamos a diferentes referentes del feminismo en diferentes épocas históricas.

#genealogíafeminista #referentesfeministas

Mary Wollstonecraft 

XVIII. mendearen bigarren erdian bizi izan zen filosofo eta idazle britainiar bat izan zen. Idazketatik bizitzeko eta independentea izateko gai izan zen, bere garaian pentsaezina zen zerbait eginez. Bere obran argudiatzen zuen emakumeak ez zirela gizonak baino gutxiago arrazoi genetikoengatik, heziketa bera jaso ez dutelako baizik.

Mary Wollstonecraft 

Fue una filósofa y escritora británica que vivió en la segunda mitad del siglo XVIII. Fue capaz de vivir de la escritura y ser independiente, algo impensable en su época. En su obra argumentaba que las mujeres no son inferiores a los hombres por motivos genéticos, sino por no haber recibido la misma educación.

Sojouner Truth

Jatorri afroamerikarreko emakume bat izan zen, esklabo jaio zena eta emakumeentzako eskubideak lortzeko eta esklabotza abolitzeko borrokatu zuena. Bere hitzaldirik ezagunenetako bat «ez al naiz emakumea?» izan zen, 1851n Ohioko Emakumearen Kongresuan eman zuena. Heriotza zigorrarekin amaitzeko eta espetxe sisteman aldaketak egiteko borrokatu zen.

Sojouner Truth

Fue una mujer de origen afroamericano que nació esclava y luchó por conseguir derechos para las mujeres y por la abolición de la esclavitud. Uno de sus discursos más conocidos fue el «¿Acaso no soy mujer?» que pronunció en el Congreso de la Mujer en Ohio en 1851. Luchó para acabar con la pena de muerte y por modificaciones en el sistema penitenciario.

Concepción Arenal 

Emakume hau gizonez mozorrotzen zen, unibertsitatean klaseak emateko, egunkari batean idazteko eta solasaldi intelektualetara joateko. Emakumeak bazterketa gehien pairatzen zuten jendearte-taldeetako bat zirela uste zuen. «La mujer del porvenir» lanean, emakumeak gizonen maila berean daudela defendatzen du.

Concepción Arenal 

Para poder dar clases en la universidad, escribir en un periódico y asistir a tertulias intelectuales se disfrazaba de hombre. Consideraba que las mujeres eran uno de los grupos sociales que más sufrían la marginación. En su obra «La mujer del porvenir» defiende que las mujeres se encuentra al mismo nivel que los hombres.

Virginia Wolff

Virginia Woolf idazle britaniar bat izan zen. XX. mendeko modernismo literarioaren eta feminismoaren erreferente handienetako bat izan zen. 1923an idatzitako «Una habitación propia» saiakerak emakumeek idazkeran nabarmentzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egiten du, gizonak nagusi diren mundu batean.

Virginia Wolff

Virginia Woolf fue una escritora británica. Uno de los mayores referentes del modernismo literario del siglo XX y del feminismo. Su ensayo «Una habitación propia», escrito en el año 1923, habla sobre las dificultades de las mujeres para destacar en la escritura en un mundo dominado por hombres.

Simone de Beauvoir

Simone de Beauvoir frantziarra irakasle, idazle eta filosofoa izan zen. Bere lanik aipagarrienetako bat «El segundo sexo» da.

Garai hartan neskei ematen zitzaien hezkuntzari buruz hitz egin zuen bere lanean.Hildo horretan neskeei ez zitzaien amatasunarekin lotutako gaiak baino gehiagorik irakasten.Era berean, kritika gogorrak egin zituen emakumea soilik etxeko esparrura, emazte, etxekoandre eta ama izatera, mugatzen zuen jendearte patriarkalaren aurka.

Simone de Beauvoir

La francesa Simone de Beauvoir fue profesora, escritora y filósofa. Una de sus obras más destacadas es «El segundo sexo».

Uno de los temas centrales que trató fue la educación que se daba a las niñas en la época, a las que solamente se le enseñaban cuestiones relacionadas con la maternidad. También hizo duras críticas contra la sociedad patriarcal que recluía a la mujer exclusivamente al ámbito del hogar, a ser esposa, ama de casa y madre.

Clara Campoamor

XX. mendearen hasieran unibertsitatean lizentziatu zen espainiar emakume gutxietako bat izan zen. Zuzenbidea ikasi, lanean hasi eta lehen dibortzioak egiten hasi zen. Bere bizitzaren zati handi bat politikari eskaini zion, Margarita Nelken eta Victoria Kentekin batera, II. Errepublikan parlamentuan aulki bat lortu zuten hiru emakumeetako bat izanez.Egoera hori baliatu zuen emakumeen aldeko botoaren alde borrokatzeko. Azkenik, 1931ko urrian, emakumeek botoa emateko eskubidea onartu zen.

Clara Campoamor

Fue una de las pocas mujeres españolas que, a comienzos del siglo XX, se había licenciado en la universidad. Estudió Derecho, empezó a trabajar y a llevar a cabo los primeros divorcios. Dedicó gran parte de su vida a la política siendo, junto con Margarita Nelken y Victoria Kent, una de las tres mujeres que lograron un escaño en el parlamento durante la II República. Posición que aprovechó para luchar por el voto femenino, que finalmente sería aprobado en octubre de 1931.

Audre Geraldine Lorde

Idazle afroamerikarra, feminista, lesbiana eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen. Poeta gisa bereziki ezaguna da bere bizitzan zehar ikusi zituen bidegabekeria zibil eta sozialen adierazpenarekin duen konpromisoagatik. Bere lanik ezagunena da < < La hermana, la extranjera>>, arrazakeria, matxismo eta zapalkuntza heterosexualaren aurkako saiakera liburua.

Audre Geraldine Lorde

Fue una escritora afroamericana, feminista, lesbiana y activista por los derechos civiles. Como poeta es especialmente conocida por su compromiso con la expresión de las injusticias civiles y sociales que observó a lo largo de su vida.​ Su obra más conocida es <<La hermana, la extranjera>>, un libro de ensayos contra el racismo, el machismo y la opresión heterosexual. re de 1931.

Sylvia Rae Rivera

Pertsona transgeneroen eskubideen alde borrokatu zen ekintzaile estatubatuar bat izan zen. Rivera Gay Liberation Front eta Gay Activists Alliance taldeen sortzaileetako bat izan zen eta, bere lagun Marsha P. Johnsonekin batera, etxe gabeko emakume transexualei laguntzeko  Star taldea sortu  zuen. Stonewalleko matxinadan parte hartu zuenetako bat izan zen, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn izeneko pubean poliziaren sarekada baten aurkako protesta bortitz eta espontaneoak eginez amaitu zena. Istilu horien ondorioz LGTB mugimenduak protesta asko deitu zituen uda horretan. Matxinada eta protesta hauek gogoratzeko urtero LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatzen da ekainaren 28an.

Sylvia Rae Rivera

Fue una activista estadounidense que lucho por los derechos de las personas transgénero. Rivera fue una miembro fundadora del Gay Liberation Front y la Gay Activists Alliance y, junto a su amiga Marsha P. Johnson, ayudó a fundar STAR, un grupo dedicado a ayudar a mujeres transexuales sintecho. Fue una de las participantes en la Revuelta de Stonewall, que culminó en una serie de manifestaciones espontáneas y violentas en protesta contra una redada policial que tuvo lugar en la madrugada del 28 de junio de 1969, en el pub conocido como Stonewall Inn. A raíz de estos disturbios el movimiento LGBT convocó muchas protestas ese verano. Anualmente para conmemorar esta revuelta y las protestas se celebra el día del orgullo LGTBIQ+ el 28 de junio.

Angela Davis

Filosofoa, politikari marxista, arrazakeriaren aurkako aktibista afroamerikarra eta feminista da, eta Kaliforniako Unibertsitateko Kontzientziaren Historia Saileko irakaslea. Giza eskubideen alde eta arraza-bereizkeriaren aurka borrokatzeagatik da ezaguna. Bere libururik garrantzitsuenak, «Mujer, raza y clase», generoaren, arrazaren eta klasearen zapalkuntza hirukoitzari buruz hitz egiten du. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistako kidea izan zen eta Pantera Beltzen parte izan zen. Gaur egun, sistema kapitalistaren zapalkuntzen aurka borrokatzen jarraitzen du. 

Angela Davis

Considerada una gran luchadora por los derechos humanos y contra la discriminación racial, puso sobre la mesa el debate sobre la raza y la clase en su obra “Mujeres, raza y clase”. Estuvo afiliada al Partido Comunista de Estados Unidos y fue parte de las Panteras Negras. Fue profesora de Filosofía en la Universidad de Berkeley y siguió dedicando su vida a la lucha contra la persecución racial, sosteniendo siempre que esa lucha debía estar vinculada al combate contra el capitalismo y por la transformación socialista. Muy crítica contra la violencia policial en los Estados Unidos y las cárceles.

Ochy Curiel

Latinoamerikako eta Karibeko feminismoaren aktibista eta teorikoa da, gizarte antropologoa eta kantautorea. Feminista autonomoa, arrazismoaren aurkakoa, lesbianoa eta dekoloniala da. Berari buruz esan da «hegemonikoaren aurkako guztia irudikatzen duela» .1980ko hamarkadan hasi zen aktibismo feministan, eta ibilbide luzea izan zuen hainbat mugimenduren barruan, hala nola afro-arrazista, lesbiko-feminista, eta korronte autonomo feministako eta musika propioko arte alternatiboko kide izan zen.

Ochy Curiel

Es una activista y teórica del feminismo latinoamericano y caribeño, antropóloga social y cantautora. Se considera feminista autónoma, lésbica antirracista y decolonial. Se ha dicho de ella que “encarna todo lo contra hegemónico”.Se inició en el activismo feminista en la década de 1980, contando con una larga trayectoria dentro de varios movimientos, como el afro-antirracista, el lésbico- feminista, además de pertenecer a la corriente autónoma feminista y al arte alternativo, con música propia.

Chimamanda Ngozi Adichie

Idazle, eleberrigile eta antzerkigile feminista nigeriarra da. Bere obran lantzen dituen gaiak feminismotik immigraziora eta sexismotik arraza-arazora doaz. Bere obrarik ezagunena ”Todos deberíamos ser feministas” saiakera bat da. Saiakeran hizkuntza adierazkor eta zorrotz batetik azaltzen da  nola izan feminista jendearte honetan.

Chimamanda Ngozi Adichie

Es una escritora, novelista y dramaturga feminista nigeriana.Los temas que trata en su obra van desde el feminismo a la inmigración y del sexismo a la problemática racial. Su obra más conocida es un ensayo que se titula <<Todos deberíamos ser feministas>>.En el ensayo se explica a partir de un lenguaje elocuente y perspicaz, como ser feminista en esta sociedad.

Influencer feministak

Influencers feministas

Jarrai ditzakezun influencer feminista batzuk aurkezten dizkizugu. Ezagutzen duzu besteren bat? Zure gomendioak bidaltzen dizkiguzu?

Te presentamos 7 influencers feministas a las que puedes seguir. ¿Conoces alguna más? ¿Nos envías tus recomendaciones?

@LaPsicowoman

@Desireebela

@tres.voltes.rebel

@modernadepueblo

@roygalan

@alfonsocasas

@merchezafor

Zaintzak

Los cuidados

Zer dira zaintzak?

Feminismotik zaintzak erdigunean jartzea aldarrikaten da, zer esan nahi du honek? 

Tradizionalki, jendearte patriarkaletan lan produktiboa (produktu bat emaitza duena) eta erreproduktiboa (beste pertsona batzuk zaintzea, garbitzea) bereizi eta banatzen dira. Tradizionalki ere, lan produktiboa balorizatuta, ordainduta eta gizonen esku egon da batez ere. Ugalketa-lanak, berriz, balioa galdu du, ez da ordaindu, eta emakumeen kontura egin da.

Gaur egun, nahiz eta gure jendeartean hain banaketa tradizionalik ez egon, emakumeek zaintzako ugalketa-lanez arduratzen jarraitzen dute. Bestalde, egun emakumeek lan merkatuan sartzeko aukera gehiago dituzte baina oraindik ere zaintza-lan esparruarekin zerikusia duten lanbideak (garbiketa, irakaskuntza, osasun-arloa) oso feminizatuta daude, beraz, tradizioa ez da hianbeste aldatu…

¿Qué son los cuidados?

Desde el feminismo se reivindica colocar los cuidados en el centro ¿Qué significa esto?

Tradicionalmente en las sociedades patriarcales se realiza una separación y división entre el trabajo productivo (aquel que tiene como resultado un producto) y el reproductivo (cuidar de otras personas, limpiar…). También tradicionalmente el trabajo productivo ha estado valorizado, pagado y en manos de los hombres principalmente. Mientras que el trabajo reproductivo ha estado desvalorizado, no pagado y a cargo de las mujeres.

Hoy en día, aunque no haya una distribución tan tradicional en nuestra sociedad, las mujeres siguen ocupándose de las tareas reproductivas de cuidado. Por otro lado, hoy en día, las mujeres ya tienen más posibilidades de incorporarse al mercado laboral, pero las profesiones relacionadas con el cuidado (limpieza, docencia, sanidad) siguen estando muy feminizadas, por lo que la tradición no ha cambiado tanto…

Arlo publikoa eta pribatua

Esfera publikoaren edo lan ikusgarri eta esfera pribatuaren arteko banaketa hori, edo «etxean gertatzen diren baina baloratzen ez diren» gauzak, banaketa tradizional eta matxista da; baina gure pentsatzeko moduetan oraindik garrantzitsuagotzat jotzen ditugu ikusgarritasun publikoa duten jarduerak, egunero egiten direnak baino.

Hala ere, zaintza jarduera horiek eta pribatuak funtsezkoak dira gure biziraupenerako. Bizitzen ari garen pandemiak argi utzi digu badirela bizirauteko funtsezkoak diren lanbide eta jarduerak.

Esfera pública y privada

Esta división entre la esfera pública o el trabajo visible y reconocido y la esfera privada, o aquellas cosas que “ocurren en casa pero no se valoran”, es una división tradicional y machista; pero en nuestras formas de pensar aún consideramos más importantes aquellas actividades con visibilidad pública que aquellas que se hacen cotidianamente, diariamente. 

Sin embargo, estas actividades de cuidado y privadas, son fundamentales para nuestra supervivencia. 

La pandemia que estamos viviendo nos ha dejado claro que existen profesiones y actividades que son fundamentales para sobrevivir.

Feminitate eta maskulinitate disidenteak

Historia matxista gure iraganaren zati bat da, eta gure burua nola ikusten dugun moduan eragina izaten du. Gero eta gehiago dira genero-rolak, «feminitate tradizionala» edo «maskulinitate hegemonikoa» haustera ausartzen diren emakume, gizon eta pertsona ez-bitarren adibideak, iraganeko ideia horiek alda ditzakegula erakusten dutenak.

Nortzuk dira zure erreferenteak? Zer pertsona izan dira funtsezkoak zuretzat genero-estereotipoak eta -rolak zalantzan jartzeko? Partekatzen al dizkiguzu?

Feminidades y masculinidades disidentes 

La historia machista que traemos a nuestras espaldas es una parte de nuestro pasado, que influye en cómo nos vemos a nosotras y nosotros mismos; pero cada vez existen más ejemplos de mujeres, hombres, y personas no binarias que se atreven a transgredir los roles de género, la “feminidad tradicional” o la “masculinidad hegemónica” y que son muestra de que podemos cambiar con estas ideas del pasado.  

¿Quiénes son tus referentes? ¿Qué personas han sido esenciales para ti en el cuestionamiento de los estereotipos y los roles de género? ¿Nos los compartes?

Berdintasunean oinarritutako deskonfinamendurako gomendioak

Recomendaciones para un desconfinamiento en igualdad

#DeskonfinaChallenge-ren aste hauek amaitzeko, irakurketak, filmak, webguneak eta profilak utzi nahi dizkizugu, gai horietan sakontzen jarrai dezazun. Generoa, feminismoak, gorputzak, sexu-aniztasuna eta abar. Ez dezagun ahaztu berdinen arteko harremanak izatea eta gure ezberdintasunetan elkar errespetatzea, gure challengea izaten jarraitzen duela.

 Hemen liburu batzuk dituzu uda honetan sakontzeko.

Para terminar estas semanas de #DeskonfinaChallenge, queremos dejarte lecturas, películas, webs y perfiles para que sigas profundizando en estos temas. Género, feminismos, cuerpos, diversidad sexual… Que la pandemia no nos haga olvidar que relacionarnos como iguales y respetarnos en nuestras diferencias, sigue siendo nuestro challenge. 

Aquí tienes algunos libros para profundizar este verano

Dibujando el género. Gerard Goll–Planas / Acción Travesti callejera revolucionaria. Sylvia Rivera y Marsha P. Jonson / Game boy. Victor Parkas. / Teoría King Kong. Virginie Despentes. / Todos deberíamos ser feministas Chimamanda Ngozi Adichie / Ser mujer negra en España. Desiree Bela Lobedde / Masculinidades y feminismo. Jokin Azpiazu / Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes. / Feminismo para principiantes. Nuria Varela / Cómo ser mujer. Caitlin Moran / Mala feminista. Roxane Gay / Stop gordofobia y las panzas subversas. Magdalena Piñeyro Bruschi

SEGURU GUSTUKO DITUZUEN INSTAGRAM KONTU BATZUK ETA BLOG EZBERDINAK

Hiruki Larroxa Kolektiboa, Nortasun disidenteak eta pentsamolde kritikoa sustatzen duen Euskal Herriko kolektiboa

https://www.instagram.com/hiruki_larroxa_kolektiboa/?hl=es

Euskal Herriko neska gazteak, Euskal Herriko neska gazteen kolektiboa

https://www.instagram.com/euskalherrikoneskagazteak/?hl=es

Intifada Marika, Bilboko mariken kolektiboa

https://www.instagram.com/intifadamarika/?hl=es

Raizes, Bilboko Arrazializatuen kolektiboa

https://www.instagram.com/raizesbilbo/?hl=es

Laia Plazara, Plaza birtual bat non topatu, elkartu, pentsatu, sentitu, zaindu, eta elkarrekin erantzun.

http://www.laiaplazara.eus/

Comando Gordix, Berrogeialdian sortutako blog bat

https://komandogordix.noblogs.org/

Pikara Magazine, teoria eta praktika feminista zabaltzeko aldizkari digitala

https://www.pikaramagazine.com/

ALGUNAS CUENTAS DE INSTAGRAM Y ALGUNOS BLOGS QUE SEGURO QUE OS GUSTAN

Hiruki Larroxa Kolektiboa, Colectivo que fomentan las identidades disidentes y pensamiento crítico de Euskal Herria

https://www.instagram.com/hiruki_larroxa_kolektiboa/?hl=es

Euskal Herriko neska gazteak, Colectivo de mujeres jóvenes de Euskal Herria

https://www.instagram.com/euskalherrikoneskagazteak/?hl=es

Intifada Marika, Colectivo de maricas de Bilbao

https://www.instagram.com/intifadamarika/?hl=es

Raizes, Colectivo de racializadas de Bilbao

https://www.instagram.com/raizesbilbo/?hl=es

Laia Plazara, Una plaza virtual donde reunirnos, juntarnos, pensarnos, sentirnos, cuidarnos y responder juntas.

http://www.laiaplazara.eus/

Comando Gordix, Nuevo blog surgido en la cuarentena

https://komandogordix.noblogs.org/

Pikara Magazine, revista digital de divulgación de la teoría y la práctica feminista

https://www.pikaramagazine.com/

ILUSTRATZAILE FEMINISTAK

MODERNA DE PUEBLO

https://modernadepueblo.com/

LOLA VENDETTA

https://lolavendetta.com/

ILUSTRADORAS FEMINISTAS

MODERNA DE PUEBLO

https://modernadepueblo.com/

LOLA VENDETTA

 https://lolavendetta.com/

ZAINKETA EMOZIONALERAKO AHOLKUAK

Mexikoko Luchadoras Kolektiboaren berrogeialdirako zainketarako kit feminista

https://luchadoras.mx/resguardo-feminista/

https://drive.google.com/drive/u/0/folders/1X08OJL6GEFkW-pQxo9vmVRmutsZMBfVm

Calala Fondo de Mujeres

https://cutt.ly/Nd3KRzm

CONSEJOS PARA EL CUIDADO EMOCIONAL

Kit de cuidado feminista para la cuarentena de la Colectiva Luchadoras de México

https://luchadoras.mx/resguardo-feminista/

https://drive.google.com/drive/u/0/folders/1X08OJL6GEFkW-pQxo9vmVRmutsZMBfVm

Calala Fondo de Mujeres

https://cutt.ly/Nd3KRzm