#Deskonfinachallenge

HARREMAN AFEKTIBO-SEXUAL OSASUNTSUAK – RELACIONES AFECTIVO-SEXUALES SANAS

Pertsona batek jazartzen zaitu…

Una persona te acosa…

Pertsona batek jazarten zaitu noiz…

Jada ezetz esan duzun zerbaitetan tematzen denean

Etengabe edo hainbat sareren bidez kontaktuan jartzen denean

Zuri buruzko gauzak zabaltzeko sare sozialak erabiltzen dituenean

Zure mugimenduak zelatatzen eta zure sareak stalkeatzen dituenean

Una persona te acosa cuando…

Insiste en algo a lo que tú ya has dicho que no

Te contacta constantemente o a través de varias redes

Utiliza las redes sociales para difundir cosas sobre tí

Vigila tus movimientos y stalkea tus redes

Ziberjazarpen sexista

Ciberacoso sexista

Ziberjazarpen sexista…

Zuregana bideratzen da neska bat zarelako

#lodia, #itsusia, #malfollada motatako irainak erabiltzen ditu

Zure autoestimua erasotzen saiatzen da

Emakumeei buruzko eduki misoginoak izaten ditu

El Ciberacoso sexista…

Se dirige hacia tí por el hecho de ser una chica

Utiliza insultos como #gorda #fea #malfollada

Trata de atacar a tu autoestima

Incluye contenidos misóginos sobre las mujeres

Ziberjazarpen sexuala

Ciberacoso sexual

Ziberjazarpen sexuala ematen da…

Sexu-edukiekin

Eskatu gabeko sexu-edukien bidalketarekin

Zure baimen barik, zureak diren sexu-edukien berbidalketarekin

Fakes eta gezurren bidez sexualki zu umiliatu nahiarekin

El Ciberacoso sexual se produce…

Con contenidos de carácter sexual

Con el envío de contenidos sexuales sin que lo hayas pedido

Mediante el reenvío de contenidos sexuales tuyos sin tu consentimiento

Tratando de humillarte sexualmente a través de fakes y bulos

“Por 13 razones» telesaiaren lehenengo kapituluak, Hannah Baker nola suizidatzen den istorioa kontatzen digu. Baina, zergatik suizidatzen da? Egun batzuk lehenago, klaseko kideen artean bere sexualitateari buruzko gezurrak zabaltzen hasi ziren. Ezaguna egiten zaizu? Besteen sexualitatea gehiegi kritikatzen dugu? Hau neskeekin gertatzen da bereziki? Zer ondorioak izan ditzakeen neska baten sexualitateari buruzko gezur bat zabaltzea kontuan izaten dugu? Oraindik ere emakumeei errua botatzen diegu bere sexualitateagatik?

El primer capítulo de la serie “Por 13 razones” nos habla de la historia de las razones que llevan a Hannah Baker a suciidiarse. ¿Pero cuáles son los motivos de dicho suicidio? Unos días antes, los bulos sobre su sexualidad se comenzaron a difundir entre toda la gente de clase. ¿Te suena esto? ¿Criticamos demasiado la sexualidad de las demás personas? ¿Pasa esto especialmente con las chicas? ¿Pensamos en las consecuencias que puede tener difundir un bulo sobre la sexualidad de una chica? ¿Seguimos echando la culpa a las mujeres por su sexualidad?

Gaztea bazara ziur Sexeducation (Netflix) telesail honetako eszena ezaguna egiten zaizula:garraiobide publikoan, kalean, gauean jaietan…emakumeak guztiek bizi izan dute sexu-jazarpen bat. Horretaz hitz egitea garrantzitsua da errua kentzeko, erantzunkizuna beti erasotzen duenarena delako. Baina Sex Education kapitulu honetan, emakumeen arteko ahizpatasun erantzuna eta babesa ikus dezakegu. Elkarrekin gaudenean indartsuagoak gara.

Si eres joven seguro que esta escena de la serie Sexeducation (Netflix) te resulta familiar: en el transporte público, en la calle, en la noche de fiesta… todas las mujeres han vivido algún tipo de acoso sexual. Hablar de ello es importante para quitarnos la culpa, porque la responsabilidad siempre está en quién agrede. Pero en este capítulo de Sex Education, además, vemos la respuesta de sororidad y apoyo entre mujeres. Cuando estamos juntas, somos más fuertes.

Sare sozialek eduki sentsual gehiegi partekatzera bultzatzen gaituzte? Uste duzue postureoak eta irudi sexy bat emateko presioak eragiten digula?Salvados programaren bideo honetan, Jordi Evole-k hainbat gazte elkarrizketatu zituen Instagramen ematen dugun irudiari buruz hitz egiteko.Zer deritzozu? Partekatzen duguna beti askatasunez egiten dugu edo postureoak eragina izaten.

¿Las redes sociales nos incitan a compartir demasiados contenidos sensuales? ¿Creéis que nos afecta el postureo y la presión por dar una imagen sexy? En este vídeo del programa Salvados Jordi Évole entrevistaba a varias jóvenes para hablar sobre la imagen que damos en Instagram. ¿Tú qué opinas? ¿Lo que compartimos siempre lo hacemos libremente o el postureo nos influye?

Badakizu nola egin sexting on bat? Sexting egitea ez da txarra, izugarria da zure edukiak zure baimenik gabe zabaltzen dituen jendea egotea. Eta hori gertatzen da oraindik gure jendearte oso matxista delako eta emakumeen sexualitatea tabu gisa edo objetu bezala ikusten direlako. Beraz, garrantzitsua da jakitea nola egin dezakezun sexting-a segurtasunez. Bideo honetan Yaiza Redligths-ek sexting-ari buruz jakin behar dugun guztia azaltzen digu.

¿Sabes cómo hacer un buen sexting? Hacer sexting no es malo, lo horrible es que haya gente que difunda tus contenidos sin tu consentimiento. Y eso ocurre porque nuestra sociedad aún es muy machista y se percibe la sexualidad de las mujeres como un tabú o los cuerpos como un objeto. Así que es importante que sepas cómo puedes hacer sexting con seguridad. En este vídeo Yaiza Redlights nos explica todo lo que tenemos que saber sobre el sexting.

Badakizu zer den autodefentsa feminista?

Badakizu zer den autodefentsa feminista?

Sexting segurua

Sexting seguro

Saiatu ahal zara ez erakusten ezaugarri oso pertsonalak, erraz identifikatzeko modukoak (tatuajeak, gorputzeko markak)

Ipurdi-aurpegiaren arauak dio aurpegia erakusten baduzu ez dadila zure gorputza ikusi, edo alderantziz, gorputza irakusten duzunean, ez dadila zure aurpegia ikusi.

Sexting-a egiten duzun pertsonarekin konfiantza handia baduzu eta feeling ona badaukazu, gogoratu horrek ez duela esan nahi aurrerago zure argazkiak edo bideoak beste pertsona batzuei zabaltzea onartzen ari zarenik.

Eduki pertsonal hauen hedapenaren erantzunkizuna, eduki hauek umiliatzeko zabaltzen dituenarena izango da beti.

Gogoan izan askeak izan nahi dugun arren, oraindik jende askok ez duela gure askatasuna errespetatzen.

Nahiz eta zuk ez egin argazki edo bideo sexyrik, pertsona batzuek faken irudiak eta gezurrak zabaltzen dituzte.

Ez zaitez inoiz errudun sentitu. Erruduna da bizi garen kultura matxista.

Puedes intentar no enseñar características muy personales con los que se te identifique fácilmente (tatuajes, marcas en el cuerpo)

La regla del culo-cara dice que si enseñas la cara, que no se vea tu cuerpo o al revés, cuando enseñes tu cuerpo, que no se vea tu cara

Si tienes mucha confianza y buen feeling con la persona con la que haces sexting recuerda que eso no significa que estés consintiendo que difunda tus fotos o vídeos a otras personas más adelante.

La responsabilidad de la difusión de estos contenidos personales, siempre será de quien los difunde para humillar

Acuérdate que aunque queremos ser libres, aún queda mucha gente que no respeta nuestra libertad.

Incluso aunque tú no te hagas fotos o vídeos sexys, hay personas que difunden bulos e imágenes fakes.

Nunca te sientas culpable. La culpable es la cultura machista en la que vivimos.

Autodefentsa feminista

Autodefensa feminista

Autodefentsaz hitz egiten ohi dugu kaleko erasoen aurrean, baina sareetan gertatzen den jazarpenaren aurrean autodefentsarako estrategiak aurki ditzakegu ere! Beti izango duzu eskubidea partekatu duzuna ezabatzeko, umiliatu nahi zaituztenak blokeatzeko, jazartzen zaituenari mugak jartzeko. Baita beste batzuei laguntza eskatzeko eskubidea, lagunartean egin behar duzunean. Sarean hobeto egin dezakegu!

Solemos hablar de autodefensa ante las agresiones en la calle, pero ante el acoso que ocurre en las redes también podemos encontrar estrategias de autodefensa! Siempre vas a tener derecho a borrar lo que has compartido, a bloquear a quienes quieran humillarte, a poner límites a quien te acose. Y también a pedir apoyo a otras cuando necesites hacerlo en compañía. En red lo podemos hacer mejor

Gomendioak

Recomendaciones

Gaian sakontzen jarraitzeko telesail baten gomendioa eta Youtube-ko bideoren bat utziko dizuegu.

Hurrengo astean jarraituko dugu #Deskonfinachallenge pildora berriarekin

Os dejamos una recomendación de serie y algún vídeo de Youtube interesante para seguir profundizando en este tema.

La semana que viene seguiremos con una nueva píldora de #Deskonfinachallenge

‘Creedme’ (Netflix) telesail txiki honek, emakume askok bortxaketa bat salatzen dutenean jasaten duten trantzea gogorazten digu: matxismoa, umiliazioa eta hertsapena.

Oinarritzen diren gertaera errealei leial, telesailak kontakizunaren erdian biktima jartzen du eta, gero, Washington eta Coloradoko jurisdikzioetan lan egin zuen serie-bortxatzaile baten bila hasi ziren inspektoreen historia kontatzen du. Lisa Cholodenko (‘Los chicos están bien’) feminista ezagunak zuzentzen ditu lehen hiru kapituluak.

La miniserie ‘Creedme’ (Netflix) nos recuerda el trance por el que pasan muchas mujeres cuando denuncian una violación: el machismo, la humillación y la coacción.

Fiel a los hechos reales en que se basa, la serie coloca en el centro del relato a la víctima y, después cuenta la historia de las inspectoras que se lanzaron a la búsqueda de un violador en serie que operó en diversas jurisdicciones de Washington y Colorado. La conocidamente feminista Lisa Cholodenko (‘Los chicos están bien’) dirige los tres primeros capítulos.

Bideo honetan PsicoWoman-ek harreman osasuntsuei eta sexting-ari buruz hitz egiten digu.

En este vídeo La PsicoWoman nos habla sobre relaciones sanas y sexting.