Iekorako Udalaren adierazpen instituzionala // Declaración institucional del Ayuntamiento de Yécora

Iekoran gertatutako indarkeria matxistarekin zerikusia duten azken kasu horien aurrean Udalak gogorarazi nahi die biktimari ez dagoela bakarrik eta bere elkartasuna adierazi nahi dio. Era berean, Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, udalerrian izandako indarkeria matxista kasu horien aurrean.

Halaber, Iekorako Udalak argi utzi nahi du gizon eta emakumeen berdintasunik eza dagoela halako erasoen oinarri-oinarrian, baita emakumeak kontrolpean ere izan nahi dituzten jarrerak eta ideia matxistak ere. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa zein mentala eskubide urra ezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat gaitzesgarriak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Egungo pandemia egoeran, Iekorako Udalak herritarrei dei egin die indarkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentziari aurre egiten dioten emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten.

Hori de la eta, Iekorako Udalak dei egiten die udalerriko herritar guztiei egingo den elkarretaratzean parte hartzera abuztuaren 3an, asteartean, Udaletxearen aurrean 20:00etan, indarkeria matxista gaitzesteko eta une latz hauetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, haurrei eta, oro har, adingabeei babesa emateko.

Ante el último caso relacionado con la violencia machista ocurrido en Yécora, el Ayuntamiento quiere recordar a esta mujer que no está sola y quiere mostrarle su más sincero apoyo, y quiere expresar su más firme rechazo ante estos casos de violencia machista registradas en el municipio.

Asimismo, el Ayuntamiento de Yécora quiere dejar claro que este tipo de hechos tiene su origen en la falta de igualdad entre hombres y mujeres, y en las actitudes e ideas machistas que quieren tener sometidas y bajo control a las mujeres. Por todo ello, una vez más, ponemos el acento en la reivindicación de la igualdad de mujeres y hombres. El respeto a la igualdad, así como a la libertad sexual y la integridad física y mental de las mujeres, son derechos inviolables; las conductas que atentan contra estos derechos no tienen cabida en nuestra sociedad.

En el contexto actual de pandemia, el Ayuntamiento de Yécora llama al conjunto de la ciudadanía a no bajar la guardia contra de la violencia machista, para que las mujeres que estén pudiendo enfrentar esta situación de violencia machista puedan sentir todo el apoyo de la sociedad.

Por todo ello, el Ayuntamiento de Yécora hace un llamamiento a toda la ciudadanía del municipio a participar en la concentración que se realizará el martes 3 de agosto delante del Ayuntamiento a las 20:00 para mostrar el rechazo a la violencia machista y el apoyo en estos duros momentos a las mujeres, niñas, niños y menores en general víctimas de violencia de género.

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario