Alegría-Dulantziko Udalaren adierazpen instituzionala // Declaración institucional del Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi

 Beste behin ere, Dulantziko emakume batek erabaki du amaiera ematea bera eta bere alaba aspalditik jasaten ari ziren indarkeria psikologikoko egoerari. Bestalde, udalerrian sexu-erasoa jasan duen beste emakume batek ere salaketa jartzea erabaki du. 

Alegría-Dulantzin gertatutako indarkeria matxistarekin zerikusia duten azken kasu horien aurrean Udalak gogorarazi nahi die biktimei ez daudela bakarrik eta bere elkartasuna adierazi nahi die. Era berean, Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, udalerrian izandako indarkeria matxista kasu horien aurrean. 

Halaber, Alegria-Dulantziko Udalak argi utzi nahi du gizon eta emakumeen berdintasunik eza dagoela halako erasoen oinarri-oinarrian, baita emakumeak kontrolpean ere izan nahi dituzten jarrerak eta ideia matxistak ere. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa zein mentala eskubide urra ezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat gaitzesgarriak dira, ez dute lekurik gure gizartean. 

Egungo pandemia egoeran, Alegría-Dulantziko udalak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentzia jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten. 

 Hori de la eta, Alegria-Dulantziko Udalak dei egiten die udalerriko herritar guztiei egingo den Elkarretaratzean parte hartzera osteguna, hilak 15, Udaletxearen aurrean, 20:30etan, indarkeria matxista gaitzesteko eta une latz hauetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, haurrei eta, oro har, adingabeei babesa emateko. 

 Una vez más una mujer de Alegría-Dulantzi ha decido poner fin a la situación de violencia psicológica que estaba sufriendo ella y su hija desde hacía tiempo. Por otro lado, otra mujer que ha sufrido una agresión sexual en el municipio también ha decidido denunciar estos hechos. 

Ante estos últimos casos relacionados con la violencia machista ocurridos en Alegría-Dulantzi el Ayuntamiento quiere recordar a estas tres mujeres que no están solas y quiere mostrarles su más sincero apoyo. Así mismo, el Ayuntamiento quiere expresar su más firme rechazo ante estos casos de violencia machista registradas en el municipio. 

Así mismo, el Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi quiere dejar claro que este tipo de hechos tiene su origen en la falta de igualdad entre hombres y mujeres, y en las actitudes e ideas machistas que quieren tener sometidas y bajo control a las mujeres. Por todo ello, una vez más, ponemos el acento en la reivindicación de la igualdad de mujeres y hombres. El respeto a la igualdad, así como a la libertad sexual y la integridad física y mental de las mujeres, son derechos inviolables; las conductas que atentan contra estos derechos no tienen cabida en nuestra sociedad. 

En el contexto actual de pandemia, el Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi llama al conjunto de la ciudadanía a no bajar la guardia contra de la violencia machista, para que las mujeres que estén pudiendo sufrir esta situación puedan sentir todo el apoyo de la sociedad. 

 Por todo ello, el Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi hace un llamamiento a toda la ciudadanía del municipio a participar en la concentración que se realizará el jueves 15 de julio delante del Ayuntamiento a las 20:30 para mostrar el rechazo a la violencia machista y el apoyo en estos duros momentos a las mujeres, niñas, niños y menores en general víctimas de violencia de género. 

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario