Indarkeria matxistaren aurkako lan prozesua Aiarako kuadrillan // Proceso de trabajo contra la violencia machista en la cuadrilla de Ayala

Ekainean, indarkeria matxistaren aurkako protokoloen jarraipen mahai teknikoa eta politikoa gauzatu dira. Bertan, 2020an artatutako kasuak aurkeztu dira.

Esan behar dugu, Gizarte Zerbitzuetan eta Berdintasun Zerbitzuetan 58 emakume artatu direla, hortik, 12 Okondo, Aiara eta Artziniegako emakumeak dira. Erabilitako indarkeria era nagusia psikologikoa izan da, eta ondoren, fisikoa, ekonomikoa eta sexuala.

Emakumeen profilari dagokienez, gehienak 30 eta 44 urte tartean daude, ezkonduak eta adingabeekin, eta gehienak, jatorriz, EAEkoak dira.

Bideratzeko orduan, gehien erabili den baliabidea laguntza psikologokoa da, eta jarraian, juridikoa. Hala, 2020an 86 emakumek erabili dute laguntza psikologikoa eta 43k juridikoa, Kuadrillan dauden arretarako foru zerbitzuetan. Era berean, Kuadrillako 8 emakume abegirako foru baliabideetan egon dira.

Ertzaintzari dagokionez, 2020an 41 emakume artatu zituzten.

Aiarako Kuadrillan artatutako 58 emakumeetatik, %41k salaketa jarri zuten. Argi utzi nahi dugu salaketa ez dela derrigorra arreta jaso ahal izateko; baliabideak emakumeen eskura daude, salaketa izan ala ez. Izan ere, emakumeei aholkatzen zaie salaketa jarri aurretik, informatzeko, eta, ondoren, hala nahi izanez gero, salaketa jartzeko. Arretaren helburua biktimak erreparatzea da, ahalduntzean laguntzea, giza baliabideak eta bestelakoak eskaintzea, betiere emakumeen denborak eta erabakiak errespetatuz.

Era berean, esan behar dugu 2020an, pandemia dela eta, atenditzeko urte zaila izan dela, batez ere Osakidetzan. Aurrez aurreko aukerarik ez denez egon, ezin izan dira kasuak detektatu eta bideratu. Bestalde, baliabide telefonikoak asko erabili dira, konfimamenduak indarkeria matxista bizi dutenen egoera zaildu duelako, eta baliabide telefonikoak zuzenean eskura izan dituzten bakarrak izan dira.

2021era begira, eta kasuen arreta hobetzeko asmoarekin, Aiara, Artziniega eta Okondoko Udalek Kuadrillako gizarte langilearen lan jarduna gehituko du, arreta indartzeko. Hala, indarkeria matxista bizi duten emakumeek zuzeneko telefonoa izango dute, whatsapparekin, zuzenean, deitzeko edo mezua bidaltzeko. Zerbitzu berria uztailaren 1etik aurrera jarriko da martxan, 8:00etatik 15:00etara, eta telefono horrekin batera, berdintasun teknikariaren telefonoa ere egongo da, ordutegi berdinarekin. Gainera, 24 orduko zerbitzuak ere badaude, batetik, urgentziazko gizarte zerbitzuen telefonoa eta bestetik, arreta telefoniko espezializatua.

Gizarte langilearen lan jarduna gehitzea Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunarekin finantzatuko da.

Erreparazio printzipioa txertatzen

Jarraipen Mahaietan, bai teknikoan, bai politikoan, erreparazio printzipioa landu zen, zelan txertatu eta zehaztu emakumeek artatzeko orduan.

Aipatutako lanak jarraipena izango du irailean, orduan emakume elkarteen eta talde feministen mahaiak gauzatuko direlako. Horrekin batera, hezkuntza zentroekin, Laudioko Berritzegunean, koordinazio lanarekin jarraituko dugu. Helburua 2020ko datuak komentatu eta erreparazio ekimenak antolatzea izango da, betiere Aiaraldeko Berdintasun Topaketari begira, azaroan egingo dena. Izan ere, indarkeria matxistaren emakume biktimen erreparazioa izango da aurtengo gaia. Bertan, lan prozesuaren datuak aurkeztuko dira, indarkeria matxista emakumeen giza eskubideen ikuspegitik landuko dugulako, erreparazioaren ikuspegitik.

Arreta baliabideak Aiara, Artziniega eta Okondon

Arreta. Gizarte langilea. 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera 681 08 41 18

Informazioa. Berdintasun teknikaria. 8:00-15:00, astelehenetik ostiralera. 686 587 889

Urgentziazko Gizarte Zerbitzuak. 24 ordu. 945 13 44 44

Arreta Telefoniko espezializatua. 24 ordu. 900 840 111

Larrialdiak. 112

En el mes de junio, se han realizado las mesas técnicas y políticas comarcales de seguimiento de protocolos contra la violencia machista. En ellas se han dado datos correspondientes a 2020.

Hay que decir que en Servicios Sociales e Igualdad se han atendido, en total, a 58 mujeres, de las que 12 son de Okondo, Ayala y Artziniega. La forma de violencia ejercida mayoritaria ha sido la psicológica, seguida de la física, la económica y la sexual.

El perfil más frecuente es del de mujeres entre 30 y 44 años, casadas y con menores a su cargo, y la mayoría son autóctonas, como en el caso de los agresores, que también son autóctonos en su gran mayoría.

El recurso al que más se deriva es a la asistencia psicológica, seguido del jurídico. Así, en 2020, han sido atendidas 86 mujeres por la psicóloga especializada y 43 mujeres por la abogada en los servicios de atención foral que hay en la Cuadrilla. En el servicio de acogida residencial estuvieron 8 mujeres de la comarca.

En cuanto a Ertzaintza, en 2020 fueron atendidas 41 mujeres.

Han presentado denuncia el 41% de las mujeres atendidas, dejando claro que interponer denuncia no es obligatorio para ser atendida, pues los recursos están a su disposición independientemente si denuncian o no. De hecho, se aconseja a las mujeres informarse primero y, una vez informadas y si quieren hacerlo, presentar denuncia. El objetivo de la atención es reparar a las víctimas, acompañarlas en su empoderamiento, proporcionarles recursos humanos y materiales para poder hacerlo respetando sus tiempos y decisiones.

Hay que tener en cuenta que 2020, debido al inicio de la pandemia, ha sido un año difícil para atender, sobre todo en Osakidetza. La falta de presencialidad ha dificultado la detección y derivación de casos. De igual manera, hay que decir que los recursos telefónicos existentes, han tenido una gran demanda, pues el confinamiento ha empeorado la situación de muchas mujeres y los recursos telefónicos era lo único a lo que podían acceder de manera directa.

De cara al 2021, y con la intención de mejorar la atención de los casos, los Ayuntamientos de Okondo, Ayala y Artziniega, reforzarán la atención ampliando la dedicación de la trabajadora social de la Cuadrilla y poniendo a disposición de las mujeres que enfrentan violencia machista un número de móvil directo, con whatsapp, para que puedan llamar o enviar un whatsapp de manera directa. Este nuevo servicio empezará a funcionar a partir del 1 de julio, de 8:00 15:00 y vendrá reforzado por el móvil de la técnica de igualdad, con mismo horario, y los servicios 24 horas disponibles, tales como servicios sociales de urgencia y el teléfono de atención especializada.

Esta ampliación de horario ha sido financiada con fondos del Pacto de Estado contra la Violencia de Género.

Incorporando el principio de reparación

Tanto en la Mesa técnica como en la política se habló de la necesidad de incorporar el principio de reparación en la intervención con las mujeres y de cómo ir concretándolo.

Todo este trabajo tendrá continuación en septiembre con las mesas con asociaciones de mujeres y grupos feministas de Aiaraldea, y la Mesa coeducativa en el seminario de coeducación del Berritzegune de Laudio. El objetivo es comentar los datos de 2020, presentar los recursos para atender los casos y concretar acciones de reparación de cara al Encuentro Comarcal de Igualdad que se celebrará en noviembre, donde trataremos en tema de la reparación de las mujeres víctimas de violencia machista y se presentarán los resultados del proceso de trabajo para hacer frente a la violencia machista desde una perspectiva de los derechos humanos de las mujeres, desde una perspectiva de la reparación.

Recursos de atención en los municipios de Ayala, Artziniega y Okondo

Atención trabajadora social. De 8:00 a 15:00, lunes a viernes. 681 08 41 18

Información técnica de igualdad. De 8:00 a 15:00, lunes a viernes. 686 587 889

Servicios sociales de urgencia. 24 horas. 945 13 44 44

Teléfono de atención especializada. 24 horas. 900 840 111

Urgencias. 112

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario