Aguraingo Udalaren adierazpen instituzionala // Declaración institucional del Ayuntamiento de Agurain

Aguraingo Udalak adierazpen instituzional honen bidez, gaitzespen irmoa adierazi nahi du joan den igandean udalerrian izandako sexu-erasoaren aurrean. Aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio bortizkeria matxista kasu hau pairatu duen gazteari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Halaber, Aguraingo Udalak argi utzi nahi du Gizon eta emakumeen berdintasunik eza dagoela halako erasoen oinarri-oinarrian, baita emakumeak kontrolpean ere izan nahi dituzten jarrerak eta ideia matxistak ere. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urra ezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat gaitzesgarriak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Egungo pandemia egoeran, Aguraingo udalak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentzia jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten.

Hori de la eta, Aguraingo Udalak dei egiten die udalerriko herritar guztiei egingo den Elkarretaratzean parte hartzera asteartea, hilak 29, Udaletxearen aurrean, 12:00etan, indarkeria matxista gaitzesteko eta une latz hauetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, haurrei eta, oro har, adingabeei babesa emateko.

El Ayuntamiento de Agurain, mediante la presente declaración institucional, quiere expresar su más firme rechazo ante la agresión sexual registrada el pasado domingo en el municipio. Así mismo, muestra su cercanía y solidaridad con la joven que ha sido víctima de esta agresión, así como con sus familiares y personas allegadas.

Así mismo, el Ayuntamiento de Agurain quiere dejar claro que este tipo de hechos tiene su origen en la falta de igualdad entre hombres y mujeres, y en las actitudes e ideas machistas que quieren tener sometidas y bajo control a las mujeres. Por todo ello, una vez más, ponemos el acento en la reivindicación de la igualdad de mujeres y hombres. El respeto a la igualdad, así como a la libertad sexual y la integridad física de las mujeres, son derechos inviolables; las conductas que atentan contra estos derechos no tienen cabida en nuestra sociedad.

En el contexto actual de pandemia, el Ayuntamiento de Agurain llama al conjunto de la ciudadanía a no bajar la guardia contra de la violencia machista, para que las mujeres que estén pudiendo sufrir esta situación puedan sentir todo el apoyo de la sociedad.

Por todo ello, el Ayuntamiento de Agurain hace un llamamiento a toda la ciudadanía del municipio a participar en la concentración que se realizará el martes 29 de junio delante del Ayuntamiento a las 12:00 para mostrar el rechazo a la violencia machista y el apoyo en estos duros momentos a las mujeres, niñas, niños y menores en general víctimas de violencia de género.

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario