Maiatzak 25, Afrikaren eguna // 25 de mayo, Día de África

Afrikaren Eguna dela eta, Euskadiko Afrikaren Aldeko Taldeak Angela Nzambiren testu hau bidali digu.

Afrikaren Eguna, ospakizunaren eta gogoetaren artean

Afrikaren Egunak sentimendu kontrajarriak sortzen ditu. Alde batetik, jai egun gisa ospatu nahi dugun pertsonak gaude; bubus, txilaba eta turbantez jantzita kalera irtetea, djembé erritmoan dantzatzea; eguraldia lagun dugu, Europako diaspora afrikarren kasuan. Bestalde, badira ohartarazten dutenak ez dagoela ezer ospatzeko, egunak balio behar duela kontinentea eta afrikar pertsonak zelatatzen dituzten gaitzei buruz hausnartzeko, bai eta horien aurrean, indibidualki eta kolektiboki dugun erantzukizunari buruz hausnartzeko ere. Bizitza honetan bezala, orekak aurkitzea da kontua. (Pertsona batzuek badakite itogarriak izaten).

Afrikaren Eguna afrikarren oroimen kolektiboan OUA Afrikako Batasunerako Erakundearen izendapen ofizialaren data betikotzeko helburuarekin ezarri zela diote, gaur egungo Afrikako Batasuna (UA); 1963ko maiatzaren 25ean sortu zen, kontinenteko estatuen arteko Batasuna, Elkartasuna eta Lankidetza indartzeko lehen erakunde panafrikanista da UA. (Familiaren argazkia ikusi dudala uste dut, non unean uneko liderrak agertzen diren, kontinentearen ezaugarri, kultura eta erlijioen mosaikoa erakutsiz. Ez dut gogoan emakumerik zegoenik).

Afrikaren Eguna ezarri zenetik, Afrikako diasporako pertsona eta komunitateok ospakizun bihurtu dugu, eta Egunak dituen helburuak hedatu ditugu bizi garen tokietako pertsona, komunitate eta herrietara. Pandemiaren aurretik, bizi naizen eskualdean, beste batzuetan bezala, hiriburuko beste jai bat bihurtzen ari zen: tokiko administrazioaren babesa zuen eta immigrazioaren ardura zuten agintariek inauguratzen zuten ekitaldia. Gure izateko eta egiteko moduen alderdi eta elementuak partekatzeko eguna zen (musika, literatura, zinema, arteak, gastronomia, folklorea, moda), nahiz eta eskura genuena apurra izan. Topagune, elkarrizketa, truke, ezagutza eta errekonozimendu gune bat sortzen genuen, identitateen mitoetatik haratago; bizikidetza indartzen duten espazioak sortzen genituen. Hiriko lorategietan elkarteen azoka jartzen genuen, ekitaldiaren ekintzetako bat zen eta sortzen ziren paisaiek Marrakex, Aaiun, Nuakchot, Dakar, Bamako, Ouagadugou, Lagos, Yaunde, Malabo edo Luandako plazaren baten arrastoak zekartzan gogora; une batez, ilusio hori bizi genezakeen.

Eta kontinenteko arazoa presente zegoen, bai elkarteek beren etxoletatik erakusten zituzten egitasmoetan, bai lorategietan eguna ospatzera joaten zirenengan. Gizarte eta gobernuen oinarrian beharko luke, gizakia berezkoa duen duintasunaz janztea baina kontinenteko leku askotan duintasun hori ezarri gabe egon arren,  Afrikaren Egunaren adierazpen eta agendetan gutxieneko horretan oinarritzen ziren egitarauak. Arrazakeriaren aurkako borroka, gaur egun gorantz doana, jasanezina, bizikidetza arautu behar zuten mekanismo berberek betikotua, elkarte askoren zeregina ere bazen.

Larunbat edo igande horretan lorategietan eguna igarotzera joaten ziren pertsonak  bizi-egoera ezberdinetatik etortzen ziren: batzuk kokagune edo asentamentuetan bizi ziren, oinarrizko eskubideak ere ezabatu zizkietelarik; beste batzuk egoera irregularrean zeuden; atzerritar izateagatik “E” hizkiz seinalaturik tutoretzapean bizi ziren adingabeak; sexu-esplotaziorako salerosketa-biktima ziren emakumeak (engainatuak izan zirenak, besteak beste, familien pobreziatik ihes egiteko, txirotasun horren zergatietatik edo ondorioetatik urruntzeko,  indarkeritik aldentzeko edo etorkizun hobe bat bilatzeko); naufragioetatik bizirik atera baina anai eta arrebak galdu zituzten gazteak, amari berri txarrak nola adierazi ez zekitenak. Guztiek, kontinenteak sortzen zituen paradoxen eta galderen testigu zuzen ziren (naturaren suntsipena, gatazka armatuak, gaixotasunen kudeaketa, desplazamenduak, lurra eta baliabideak). Eta, hala ere, inork ez zuen erantzunik ematen. Eta guzti horren inolako erantzukizunik ez genuen herritar xeheak ginen.

Zergatik ez genuen, bada, gure egin genezakeen urteko egun horretaz gozatuko? Hitza hartu, espazio publikoa gureganatu (uzten digutena), gure arbasoei libazioak bota, besteekin dantzatu… Gainerako egunak hor daude hausnarketarako, beharrezkoa baldin bada. Afrikaren egun zoriontsua!

Ángela Nzambi

Con motivo del Día de África, el Grupo Pro África de Euskadi nos envía este texto de Ángela Nzambi.

Día de Africa 2021, entre celebración y reflexión


El día de África suele generar sentimientos encontrados. Por un lado, estamos las personas que lo queremos celebrar como un día de fiesta; salir a la calle vestidas con bubús, chilabas y turbantes, bailar a ritmo de djembé; el tiempo acompaña, en el caso de las diásporas africanas en Europa. Por otro lado, están quienes advierten que no hay nada que festejar, el día debe servir para reflexionar sobre los males que acechan al continente y a las personas africanas, y la responsabilidad, individual y colectiva, ante los mismos. Como todo en esta vida, se trata de encontrar equilibrios. (Hay personas que saben ser aguafiestas).

Dicen que el día de África se instauró con el objetivo de perpetuar en la memoria colectiva de las personas africanas la fecha de la proclamación oficial de la Organización para la Unidad Africana, OUA, convertida en la actual Unión Africana, UA; aquel 25 de mayo de 1963 en el que nació la primera organización panafricanista para fortalecer la Unidad, Solidaridad y Cooperación entre los estados del continente. (Creo haber visto la foto de familia, en la que aparecen los líderes del momento, mostrando el mosaico de rasgos, culturas y religiones que caracteriza al continente. No recuerdo que hubiera una mujer.)

Desde entonces -la instauración del Día de África- las personas y comunidades africanas de la diáspora lo convertimos en celebración, y extendimos sus objetivos a las otras personas, comunidades y pueblos con los que convivimos. En la región donde vivo, como en otras, antes de la pandemia, se estaba convirtiendo en una festividad más de la ciudad -la ciudad capital de la región-, contaba con el auspicio de la administración local y las autoridades responsables de la inmigración inauguraban el evento. Era un día para compartir aspectos y elementos de nuestras formas de ser y hacer, aunque fuera lo poco que podíamos disponer -música, literatura, cine, artes, gastronomía, folklore, moda. Creamos un espacio de encuentros, diálogos, intercambios, conocimiento y reconocimiento más allá del mito de las identidades; espacios que fortalecen la convivencia. En el tramo de los jardines de la ciudad, donde instalábamos la feria de asociaciones, uno de los contenidos del evento, el paisaje que se generaba traía reminiscencias de alguna plaza de Marrakech, El Aaiún, Nuakchot, Dakar, Bamako, Ouagadugou, Lagos, Yaundé, Malabo o Luanda; por un momento podíamos vivir esa ilusión.

Y la problemática del continente estaba presente, tanto en los proyectos que mostraban las asociaciones desde sus casetas, como en las personas que acudían a festejar el día en los jardines. Programas basados en esos mínimos acordados en declaraciones y agendas, que vestían al ser humano de la dignidad que le es inherente, a las sociedades y gobiernos de su razón de ser, pero no acababan de ser implementados en muchos lugares del continente. La lucha contra el racismo, en auge en nuestros días, intolerable, perpetuado por los mismos mecanismos que debían regular la convivencia, ocupaba asimismo el quehacer de muchas asociaciones.

Las personas que acudían ese sábado o domingo a esparcir el día en los jardines venían de situaciones diversas, unas vivían en asentamientos, despojados de derechos fundamentales; otras en situación irregular; menores tutelados con la “E” de extranjeros; mujeres víctimas de trata para la explotación sexual (cada cual tenía sus razones para haber sido embaucada; huir de la pobreza de las familias, sus causas y consecuencias, las violencias, la necesidad de perspectivas); jóvenes sobrevivientes de naufragios en los que habían perdido a sus hermanas y hermanos y no sabían cómo decírselo a sus madres. Todas ellas portaban las paradojas que producía el continente, y que planteaban interrogantes (igual que la destrucción de la naturaleza, los conflictos armados, la gestión de las enfermedades, los desplazamientos, la tierra y recursos). Y sin embargo, nadie daba respuestas. Y de esas no teníamos ninguna responsabilidad, la ciudadanía de a pie me refiero.

Por qué entonces no íbamos a disfrutar de ese día del año que podíamos hacer nuestro, tomar la palabra, algún espacio público, el que nos dejen, verter libaciones a nuestros antepasados, danzar con los demás… Ya están los otros días para reflexionar, si es que todavía hace falta. ¡Feliz día de África!

Ángela Nzambi

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario