LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA – Aiarako emakumeei buruzko liburua: Memoria, aztarnak eta errealitateak // DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO – Libro sobre las mujeres de Ayala: Memoria, huellas y realidades

2020ko martxoan, Aiarako Udalak Aiarako emakumeei buruzko liburua egiteko prozesua hasi zuen, bilera parte hartzaile batekin. Bertan adostu ziren liburuaren nondik norakoak eta elkarrizketa ugari egin ditu Inma Roiz idazle eta ikertzaile okondarrak, Novelame taldekoa.

Hala, Aiarako emakumeen memoria, aztarnak eta errealitateak jasotzen dituen liburua gauzatu da. Horretarako, 35 emakumek hartu dute parte zuzenean, emakume anitzak, banaka eta taldean, beraien bizipenak eta iritziak emanez, denen artean, Aiarako historia osotzeko, emakumeen ekarpenak ere jasotzeko, bistaratzeko eta aitortzeko.

Hasiera batean, asmoa zen liburua aurtengo martxoan aurkeztea, baina egoera dela eta, ekainerako atzeratzea erabaki da, liburua jai giroan ospatu nahi delako, partaide eta herritar guztiekin aurkeztu eta ospatu nahi delako, Aiarako historiaren zatia izango delako, eta horrek merezi duen garrantzia izan behar duelako. 

En marzo de 2020, el Ayuntamiento de Ayala puso en marcha el proceso de elaboración del libro sobre las mujeres de Ayala, organizando para ello una reunión participativa. Se acordaron las líneas que seguiría el libro y su autora, Inma Roiz, del grupo Novélame, investigadora y escritora de Okondo.

Así, ya está finalizado el libro sobre la memoria, huellas y realidades de las mujeres de Ayala. Han participado 35 mujeres, mujeres diversas, individualmente y en grupo, aportando opiniones y vivencias, completando de esta manera la historia de Ayala, recogiendo, visibilizando y reconociendo el trabajo realizado por las mujeres del municipio.

En un principio, se quería presentar el libro en marzo, pero debido a la situación sanitaria, se ha retrasado a junio ya que se quiere hacer una presentación en ambiente festivo, que cuente con la participación de las entrevistadas y de la ciudadanía en general, pues cuenta una parte importante de la historia de Ayala y eso merece una presentación donde nos podamos juntar todas y todos.

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario