Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak pandemia garaian emakumeek egunerokoa hobetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dute // La Diputación Foral de Álava y el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ponen el foco en el trabajo de las mujeres para mejorar el día a día en época de pandemia

«Bizitzarako FUNTSEZKOAK? Aitorpenak, Duintasuna, Erantzukidetasuna» lemaren pean, bi erakundeek herritarren, erakundeen eta entitate pribatuen arreta erakarri nahi dute martxoaren 8an

.

Gasteiz, 2021eko martxoaren 1a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak indarrak batu dituzte aurten martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeari begira, eta kanpaina bateratu baten bidez, pandemia garaian emakumeek gizartearen egunerokoa hobetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi izan dute.

Berdintasun foru diputatu Ainhoa Campok eta Berdintasun zinegotzi Miren Fernández de Landak gaur goizean aurkeztu dute kanpaina, aldundiaren jauregian. Aurtengo lema “Bizitzarako FUNTSEZKOAK? Aitorpenak, Duintasuna, Erantzukidetasuna” da.

.

«Osasun-krisialdi honetan agerian geratu da emakumeen egitekoa bizitzaren sostenguan, aparteko egoera sanitarioak nabarmen handitu baitu zaintzen beharra. Emakumeek zaindu dute gizartea pandemian zehar. Profesional soziosanitarioen artean eta funtsezko beste lanpostu batzuetan duten pisu handiagatik ez ezik, baita emakume horiek berek eta beste askok etxeetan eta beste espazio informalago batzuetan egin duten zaintza-lanagatik ere. Kutxazainak, nekazariak, garbitzaileak, zaintzaileak, erizainak… lehen lerroan egon dira. Baita ikertzaile, zientzialari eta politikariak ere. Baina leku ez hain ikusgarri batetik ere egin diote mesede gizarte osoari, etxeetatik”, nabarmendu du Ainhoa Campok.

.

Bestalde, Miren Fernández de Landak azaldu duenez, “kanpainaren helburua du gizartearen, erakunde publikoen eta entitate pribatuen arreta erakartzea, emakumeen lanak bizitzaren sostenguari egiten dion ekarpena aitor dezaten, gauza jakina izan arren are ageriago geratu baita covid gaixotasuna agertu denetik. Emakumeen lanaren zati handi bat ez da ikusten, eta ez da zenbatzen. Horrek esan nahi du, batetik, gutxietsi egiten dela etxeetan ekoizten diren ondasunen eta aberastasunaren balioa. Bestetik, gehien bat emakumeek egiten dituzten orduak eta ekarpen ekonomikoa ukatzen eta ikusezin bihurtzen dira, eta jendarteak zaintza, osasun, gizarte eta babes zerbitzuetan egiten duen aurrezpen itzela ere ikusezin bihurtzen du. Gizarteak aurrezten duen hori emakumeok gure garapen profesional eta pertsonalean inbertitzen ez dugun denboran oinarritzen da, eta oztopo handia da berdintasunaren helburuan aurrera egiteko«.

.

Berdintasunaren arloko bi arduradunek azpimarratu dute pandemian agerian jarri dela gure gizartearen funtzionamendurako ezinbestekoak diren lan askoren feminizazioa, horietako asko zaintzarekin edo ugalketa-lanarekin lotutakoak izanik.

.

«Ez da ahaztu behar lan horiek gabe ezinezkoak liratekeela gizarteak balioesten dituen beste jarduera profesional eta ekonomiko batzuk. Hortik kanpainaren lema, egunotan puri-purian dagoen hitza baita: ‘funtsezko’. Gizarte matxista batean bizi gara, non funtsezko lanak ez baitira halakotzat jotzen”, nabarmendu du Ainhoa Campok, eta erantsi du: “horixe da gure sentsibilizazio-kanpainaren helburua: funtsezko lan horiek aitortu, duindu eta birbanatu daitezen. Aitorpena bilatzen dugu,
emakumeen lanak bizitzaren sostenguan duen garrantzia ikusarazi eta aintzat hartzeko. Lan horiek gabe, bizitza gelditu egingo litzateke. Gizartean eta soldaten ikuspuntutik aitorpenik ez duten edo gizonek egiten dituztenak bezainbeste aitortzen ez diren lan batzuen duintasuna bilatzen dugu. Eta lan horien ordain ekitatiboagoa bilatzen dugu. Herritarrek oro har eta gizonek bereziki beren gain har dezaten emakumeok egin oh ditugun zeregin horiek betetzeko erantzukizuna. Horrek lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioan berdintasun handiagoa izatea ahalbidetuko luke
«.

Testuinguru horretan, bi erakundeek arreta berezia eskaini diete baliabideak eskuratzerakoan askotariko oztopoak aurkitu ohi dituzten taldeei, enplegua berdintasunean lortzerakoan, kasu honetan. Izan ere, emakume migratzaileen kasuan, generoagatiko bazterkeriari beste faktore batzuk gehitzen zaizkio: gizarte eta familia sare baten falta, irregulartasun-egoera, erregularizazio-prozedura luzeak, eta enplegua eskuratzeko betekizunak betetzeari dagokionez abiapuntuko egoera desberdina, besteak beste. Oztopo horietaz gain, pandemiak beste batzuk sorrarazi ditu, emakume askok familietatik bakartu behar izan baitute gizartearen osasuna hobetzen laguntzearren.

Kanpaina bi erakundeen ohiko komunikazio-euskarrien bitartez zabalduko da, baita sare sozialetan eta hedabideetan ere. Sentsibilizazio-mezuak ez ezik, Aldundiak eta Udalak hainbat jarduera antolatu dituzte hirian zein lurraldean; www.araba.eus eta www.vitoria-gasteiz.org web-orrietan eskura daitezke programazioak.

Bajo el lema “¿ESENCIALES para la vida? Reconocimiento, Dignificación, Corresponsabilidad” las dos instituciones interpelan en el 8 de marzo a ciudadanía, instituciones y entidades privadas

.

Vitoria-Gasteiz, 1 de marzo de 2021. La Diputación Foral de Álava y el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz han unido fuerzas para este 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres y a través de una campaña conjunta han querido poner el foco en el trabajo de las mujeres para mejorar el día a día de la sociedad, en época de pandemia.

La directora foral de Igualdad, Ainhoa Campo y la concejala de Igualdad, Miren Fernández de Landa, han presentado esta mañana en el palacio foral la campaña para este año que lleva como lema “¿ESENCIALES para la vida? Reconocimiento, Dignificación, Corresponsabilidad”.

.

A lo largo de esta crisis sanitaria ha quedado patente el papel de las mujeres en el sostenimiento de la vida, en este caso, agravado por una situación sanitaria excepcional que ha incrementado de forma notable la necesidad de cuidado. Son las mujeres las que han estado cuidando de la sociedad durante la pandemia. No sólo por su importante peso entre las profesionales sociosanitarias y otros empleos esenciales, sino también por la labor de cuidados que estas mismas mujeres y otras muchas han llevado a cabo en los hogares y otros espacios más informales. Cajeras, agricultoras, limpiadoras, cuidadoras, enfermeras… han estado en primera línea. También investigadoras, científicas, políticas. Pero también lo han estado desde sus hogares beneficiando, desde un lugar menos visible, a toda la sociedad en su conjunto”, ha destacado Ainhoa Campo.

.

Por su parte, Miren Fernández de Landa ha explicado que “el objetivo de la campaña es interpelar tanto a la ciudadanía como a las instituciones públicas y entidades privadas para que reconozcan la importancia de la aportación del trabajo de las mujeres para la sostenibilidad de la vida, algo ya sabido pero que ha quedado más que patente desde que la Covid está presente en nuestras vidas. Gran parte del trabajo de las mujeres está invisibilizado y no se contabiliza. Esto implica no solo que se subestime el valor de los bienes y la riqueza producidas en los hogares. Además, niega e invisibiliza las horas y la contribución económica que suponen estas labores realizadas mayoritariamente por mujeres e invisibiliza asimismo el enorme ahorro social que suponen en servicios de cuidado, sanitarios, sociales y de protección. Ahorro social que se sustenta en un tiempo que las mujeres dejamos de invertir en nuestro desarrollo profesional y personal y que se traduce en un gran freno para el avance en el objetivo de la igualdad«.

.

Ambas responsables de Igualdad han remarcado que durante la pandemia se ha puesto de manifiesto la feminización de muchos trabajos indispensables para el funcionamiento de nuestra sociedad, muchos de ellos enmarcados en el ámbito del cuidado o del trabajo reproductivo.

.

No hay que olvidar que, sin estos trabajos, no serían posibles otras actividades profesionales y económicas que sí están valoradas en esta sociedad. De ahí, el lema de la campaña, una palabra muy en boga estos días: ‘Esenciales’. Vivimos en una sociedad machista donde los trabajos esenciales no se tratan como tales”, ha subrayado Ainhoa Campo, que ha añadido que “ese es precisamente el objetivo de esta campaña de sensibilización: Buscar el reconocimiento, la dignificación y la redistribución de estas tareas esenciales. Buscamos reconocimiento para visibilizar y reconocer la importancia que el trabajo de estas mujeres tiene a la hora de sostener la vida. Sin estos trabajos, la vida se pararía. Buscamos dignificación de unos trabajos que no son reconocidos o son menos reconocidos que los que desempeñan los hombres, tanto socialmente como desde el punto de vista salarial. Y buscamos una redistribución más equitativa de estos trabajos. Que la ciudadanía en general y los hombres en particular se corresponsabilicen en la provisión de estas tareas que realizamos las mujeres. Esto permitiría una conciliación entre vida laboral y personal más igualitaria”.

En este contexto, ambas instituciones dirigen una mirada especial hacia los colectivos con múltiples barreras en el acceso a los recursos, en este caso al empleo en condiciones de igualdad. Las mujeres migradas añaden a la discriminación por género, la carencia de red sociofamiliar, la situación de irregularidad o los dilatados procesos de regularización, la desigual situación de partida en el cumplimiento de los requisitos de acceso al empleo, entre otras. A estos obstáculos, la situación de pandemia le ha añadido otros que han conllevado el aislamiento de muchas mujeres respecto de sus familias en aras de contribuir a mejorar la situación sanitaria de la sociedad.

La campaña se difundirá a través de los soportes de comunicación habituales de ambas instituciones, redes sociales y medios de comunicación. Además de los mensajes de sensibilización, Diputación y Ayuntamiento tienen previsto una serie de actividades en la ciudad y el territorio, programaciones que están disponibles en www.araba.eus y www.vitoria-gasteiz.org


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario