Laudiok agenda alternatiboa antolatu du San Valentin eguna dela eta // Laudio organiza una agenda alternativa con motivo del día de San Valentín

Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak, Laia Eskolarekin lankidetzan, sentsibilizazio-kanpaina birtual bat diseinatu du, maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan sakontzeko

.

Laudioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren barruan, Udalak kontzientziazio-ekimenak egiteko konpromiso irmoa hartzen du, indarkeriazko jarrera sexistak prebenitzeko, tratu onak sustatzeko eta maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan prebentzioz sakontzeko.

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, «Eraso matxistak urteko 365 egunetan gerta daitezke; horregatik, Berdintasunerako III. Planaren hiru ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa da», eta gaineratu duenez, «Ardatz bakoitzak hainbat helburu eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren ekintzak biltzen ditu».

Horregatik, datorren igandean, otsailaren 14an, pertsona askok San Valentin ospatzen dutenean, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak, laugarren urtez jarraian, maitasun erromantikoaren aurkako kanpaina bat diseinatu du, modu birtualean oraingoan, gure gizartean nagusi den eredua baita. Hau da, harreman baten barruan desberdintasunak eta desabantailak sortzen dituzten jokabideak iraunarazten eta indartzen dituen paradigma.

Agenda alternatiboa

«Asteburu osoan, otsailaren 14a barne, modu birtualean, Zinhezbaren lankidetzari esker aukeratutako bi film labur ikusteko aukera izango da; film laburrak originalak dira, gaztelaniazko azpitituluekin: Pryka Almeidak zuzendua 2017, eta Matthieu Ponchelek zuzendua Palace«, adierazi du zinegotziak. Era berean, bideo bat egin da Emaizeren laguntzarekin, San Valentin partikularra ospatzeko, eta Udalaren webgunearen bidez Laia Eskola birtualean (www.laiaplazara.eus) ikusi ahal izango da.

Bestalde, «Spotifyn Beldur Barik playlista erabili eta erreproduzitzeko aukera eskaintzen da, musikaz gozatu ahal izateko», esan du Loli Murielek.

.

Laudio, 2021eko otsailaren 12a

Desde el Servicio de Mujer e Igualdad del Ayuntamiento, en colaboración con Laia Eskola, se ha diseñado una campaña virtual de sensibilización que busca profundizar en asuntos como los mitos del amor romántico

Dentro del III Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de Laudio se recoge el firme compromiso por parte del Consistorio por realizar iniciativas de concienciación con el objetivo de prevenir actitudes violentas y sexistas, fomentar los buenos tratos y profundizar a modo preventivo en temas como los mitos del amor romántico.

La Concejala de Mujer e Igualdad, Loli Muriel, ha explicado que “las agresiones machistas pueden ocurrir a lo largo de los 365 días del año, es por esto, por lo que uno de los tres ejes sobre los que se estructura el III Plan para la Igualdad es el relativo al de la Violencia contra las mujeres”, y ha añadido que “cada eje recoge varios objetivos y las acciones necesarias para poder conseguir dichos objetivos”.

Por esto, este próximo domingo, con motivo del 14 de febrero, cuando muchas personas celebran San Valentín, desde el Servicio de Mujer e Igualdad se ha diseñado, por cuarto año consecutivo, una campaña, esta vez de manera virtual, en contra del amor romántico, que es el modelo que impera en nuestra sociedad. Es decir, un paradigma que perpetúa y refuerza las conductas que generan diferencias y desventajas dentro de una relación.

Agenda alternativa

“Durante todo el fin de semana, 14 de febrero incluido, de manera virtual se va a tener la opción de ver esos dos cortos seleccionados gracias a la colaboración de Zinhezba; los cortos son originales con subtítulos en castellano: 2017 dirigido por Pryka Almeida, y Palace, dirigido por Matthieu Ponchel”, ha indicado la edil. Asimismo, se ha elaborado un vídeo con la colaboración de Emaize, para celebrar el particular San Valentín que podrá verse accediendo a través de la web del Ayuntamiento al espacio de Laia Eskola virtual (www.laiaeskola.eus).

Por otro lado, “se ofrece la posibilidad de utilizar y reproducir la playlist de Beldur Barik en Spotify para poder disfrutar de su música”, ha finalizado Loli Muriel.

.

Laudio, 12 de febrero de 2021

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario