/ إنما هي أسماكٌ فقط /SÓLO SON PECES de Ana Serna & Paula Iglesias

2019an, Al Borde Films ekoiztetxearekin batera, «Solo son peces» dokumental laburra egin genuen, Saharaz Blai ikus-entzunezko lehiaketaren barruan, Tindufeko kanpamentuetan kokatutako arrain-haztegi batean hiru emakumek egindako lanari buruzkoa.

Hainbat jaialditan ibili ondoren, joan den hilean Goya 2021 sarietarako aurre-hautatua izan zela jakin genuen. Hautagaitzaren beraren garrantziaz gain, Saharako herriaren errealitatea ikusarazteko une erabakigarrian iritsi da. Horregatik, urtarrilaren 7ra arte ikusgai egongo da www.solosonpeces.com webgunean.

Ikustera gonbidatzeaz gain, film laburra zabaltzeko laguntza eskatu nahi dizuegu. Orain inoiz baino beharrezkoagoa da sahararren erresistentzia eta errealitatea azaltzea, eta hautagaitza honek bozgorailu bikaina eskaintzen digu horretarako.

Ekintza oro ongi etorria da, eta benetan eskertuko dizuegu: film laburra ikusi eta zuen kontaktuekin partekatzea, filmari buruz duzuen iritzia partekatzeko tweet bat, gatazka testuinguruan kokatzen lagunduko diguzuen post bat… Edozein hedapen-ekintza beharrezkoa eta garrantzitsua da.

Aldez aurretik, eskerrik asko laguntzeagatik. Film laburra gustuko izatea eta ekimen honekin lagundu ahal izatea espero dugu.

Ondo izan,

Asoc. Amigos y Amigas de la R.A.S.D.

www.saharaelkartea.org

En 2019, junto a la productora Al Borde Films, realizamos el cortometraje documental «Solo son peces«, sobre el trabajo de tres mujeres en una piscifactoría ubicada en los campamentos de Tinduf, en el marco del concurso audiovisual Saharaz Blai.

Después de un año viajando por diferentes festivales, el mes pasado recibimos la gran noticia de que ha sido preseleccionado para los premios Goya 2021. Además de la importancia de la propia candidatura, ésta llega en un momento clave para visibilizar la realidad del pueblo saharaui. Por ello, hemos puesto el cortometraje en abierto hasta el 7 de enero en la web www.solosonpeces.com.

Además de invitaros a verlo, queremos pediros ayuda para dar difusión al corto. Ahora es más necesario que nunca explicar y trasladar la resistencia y realidad de la población saharaui y esta candidatura nos ofrece un magnífico altavoz para ello.

Toda acción es bienvenida y os lo agradeceremos sinceramente: ver el corto y compartirlo con vuestros contactos, un tweet en el que compartáis vuestra opinión sobre la película, un post en el que nos ayudéis a contextualizar el conflicto… Cualquier acto de difusión es necesario e importante. 

Os agradecemos de antemano vuestra colaboración. Esperamos que os guste el corto y que podáis ayudarnos con esta iniciativa.

Un saludo,

Asoc. Amigos y Amigas de la R.A.S.D

www.saharaelkartea.org

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario