ARABAKO ERRIOXA OSOA INOIZ BAINO BATUAGOA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK GABEKO GIZARTEA LORTZEKO // TODA RIOJA ALAVESA MÁS UNIDA QUE NUNCA PARA LOGRAR UNA SOCIEDAD LIBRE DE VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Aurten, eta horri buruz egin diren azterketen arabera, pandemiak eragin suntsitzaileagoak izan ditu emakumeengan zein neskengan; eta, gainera, indarkeria matxistaren intentsitateak ere gora egin du, isilpean egonda ere. Gizarte honetako kide garen guztioi dagokigun gai hau argitzeko, Arabako Errioxa, oso-osorik, azaroaren 25aren ospakizun honetan murgildu da: Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, giza eskubideen urraketa baita.

Horrela, ARABAKO ERRIOXAKO BERDINTASUN FOROAN, irailaren bileran, sortu zen EMAIOZU ARGIA A25 – 25N PONLE LUZ leloa: Arabako Errioxako biztanle Guztiei arratsalde horretan bertan leiho eta balkoietan argi bat jartzera gonbidatuz, puntu lila jarrita.

Hunkigarria izan da ikustea nola Arabako Errioxan bizi garenok gure etxeetatik distantzia eta bereizketa ezagutu ditugun, inoiz baino gehiago elkartuz, guztion ondasunetik hurbil sentituz, Bastidatik Moredara, Binasperitik Lapuebla Labarkara, Kripandik Oyón-Oionera, Eskuernagatik El Campillarrera…: lila ezberdinez margotutako bankuak, eskuz landutako puntu lilak, material eta forma ezberdinez egindako letrak: ekintza guztiak ezberdinak, baina guztiek helburu bera dutenak.

Denon artean eraldatzen dugu gure gizartea, era desberdinetan, denok batera: emakumeok zein gizonok. Mila esker parte hartze duzuen guztioi, bereziki, Berdintasun Foroari.

Arabar Errioxan zehar ibili zen argi bat, betiko geratuko dena.

Este año, y según los estudios que ya se han realizado a este respecto, la pandemia ha tenido efectos más devastadores en las mujeres y las niñas; además, también ha aumentado la intensidad de la violencia machista, aunque haya estado silenciada. Para arrojar luz sobre este tema que nos atañe a todas las personas que formamos parte de esta sociedad, la Rioja Alavesa al completo se ha volcado en esta conmemoración del 25N: Día Internacional de la eliminación de la violencia hacia las mujeres, que es una violación de los derechos humanos.

Así, en la reunión de septiembre del FORO DE IGUALDAD DE RIOJA ALAVESA, surgió el lema EMAIOZU ARGIA A25 – 25N PONLE LUZ: invitando a todas y todos los habitantes de Rioja Alavesa a colocar una luz esa misma tarde en sus ventanas y balcones, con el punto lila.

Ha sido emocionante ver cómo quienes vivimos en Rioja Alavesa hemos trascendido la distancia y la separación en nuestras casas uniéndonos más que nunca, sintiéndonos cerca por un bien común, siguiendo un hilo conductor que nos ha conectado desde Labastida a Moreda, desde Viñaspre a Lapuebla de Labarca, desde Kripan a OyónOion, desde Villabuena a El Campillar…: bancos pintados de diferentes lilas y morados, puntos lilas realizados a mano, letras hechas con diferentes materiales y formas: todas las acciones diferentes, pero todas con un mismo objetivo común.

Juntas y juntos transformamos nuestra sociedad, cada quién aportando su grano de arena, pero entre todas las personas: mujeres y hombres. Gracias a quienes habéis participado, y en especial, al Foro de Igualdad.

Una luz recorrió Rioja Alavesa, que ya se ha quedado para siempre.



:

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario