ADIERAZPEN INSTITUZIONALA – Asparreneko Udala / DECLARACIÓN INSTITUCIONAL – Ayuntamiento de Aspárrena

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Asparrenean gertatutako Indarkeria matxistarekin zerikusia duen azken kasu honen aurrean gure elkartasuna adierazi nahi diegu biktimari eta familiari Eta biktimaren ausardiari balioa ematea nahi diogu, aspalditik bizi zuen indarkeria- zirkulua apurtzeko urrats hori emateagatik. Halaber, Asparreneko Udalak, beste behin ere, gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi du genero-desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistetatik eratorritako eraso ororen aurrean.

Momentu honetan, pairatzen ari diren 32 emakume inguruk bere egoera kontatzea erabaki dute Arabako Lautadako Kuadrillan, eta zerbitzu publikora gerturatzen dira laguntza eskatzeko eta  indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko eskubideaz gozatzen hasteko. Ez dugu ahaztu behar oraingo honetan erasoaren berria publikoki izan dugula, baina ezagutuko ez ditugun eta isilpean geratuko diren bestelako eraso asko ere badaudela. Eta are gehiago bizi dugun ezohiko alarma-testuinguru honetan larriagotu egiten da indarkeriaren biktima diren emakume askok eta haien seme alabek bizi duten egoera.

Era berean, nahiz eta egiteke lan asko egon, beharrezkoa da nabarmentzea indarkeria matxistaren aurka aurrerapenak egon direla. Izan ere, gure eskualdean, indarkeria matxistako kasuen aurrean aintzat hartzeko esku-hartze II protokoloa indarrean dago, eta indarkeria matxista pairatzen dutenenentzat hainbat baliabide daude eskura. Horien artean, genero- indarkeriaren inguruan arreta emateko honako telefonoa dugu: 900 840 111. Telefono zenbaki honetara deitzea doan da eguneko 24 orduz. Gainera, hainbat hizkuntzatan hitz egiten dute. Halaber, Arabako Lautadako Kuadrillako gizarte- zerbitzuetako 673 623 610 telefono- zenbakia daukagu, genero-indarkeriaren biktimentzako zenbait baliabide izapidetzako.

Hori de la eta, Asparreneko Udalak dei egiten die Asparreneko herritar guztiei egingo den Elkarretaratzean parte hartzera datorren ostegunean, hilak 6, Araiako Herriko enparantzan, 20:00etan, indarkeria matxista gaitzesteko eta une latz hauetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, haurrei eta, oro har, adingabeei babesa emateko.

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL

Una vez más hemos tenido conocimiento de un nuevo caso de violencia machista en Asparrena ante el cual queremos mostrar nuestro más sincero apoyo a la víctima y familia y poner en valor la valentía de la víctima por haber dado este paso para romper el círculo de violencia en el que vivía desde hace tiempo. Así mismo, desde el Ayuntamiento de Asparrena, una vez más, queremos expresar nuestro más firme rechazo y condena a toda agresión derivada de actitudes sexistas, basadas en la desigualdad de género.

Actualmente en la Cuadrilla de la Llanada Alavesa 32 mujeres han decidido hacer pública la violencia que enfrentan acudiendo a algún servicio público a solicitar apoyo para poder ejercer su derecho a una vida libre de violencia. No debemos olvidar que esta vez hemos conocido esta agresión públicamente, pero que hay muchas otras agresiones que no llegan al público en general y que pueden estar ocurriendo en cualquier parte. Y más en este contexto tan excepcional de alarma que estamos viviendo, que agrava la situación que viven muchas mujeres, sus hijas e hijos víctimas de violencia.

Así mismo, queremos recordar, que, aunque queda mucho trabajo por hacer, ha habido grandes avances en la lucha contra la violencia machista. En la Cuadrilla está vigente el II Protocolo de actuación ante casos de violencia machista y también existen recursos al alcance de las personas que puedan estar sufriendo violencia machista. Entre ellos, debemos saber que contamos con el número de teléfono 900 840 111, el servicio de atención telefónica en materia de violencia de género, al que se puede llamar de forma gratuita durante las 24 horas, y donde podrán atendernos en varios idiomas. Además, contamos con el teléfono de los servicios sociales de Cuadrilla de la Llanada Alavesa 673 623 610 servicio desde donde se pueden tramitar varios recursos dirigidos a las víctimas de Violencia de Género.

Por todo ello, el Ayuntamiento de Asparrena hace un llamamiento a toda la ciudadanía de Asparrena a participar en la concentración que se realizará el próximo jueves 6 de agosto en la Herriko Enparantza de Araia, a las 20:00 para mostrar el rechazo a la violencia machista y el apoyo en estos duros momentos a las mujeres, niñas, niños y menores en general víctimas de violencia de género.


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario