Inspira STEAM Euskadiren bosgarren edizioaren aurkezpena Araban / Presentación de la quinta edición de Inspira STEAM Euskadi en Álava

2020ko uztailak 30

Gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM Euskadiren bosgarren edizioa aurkeztu da Araban. Proiektua aitzindaria da nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko, eta ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko emakume profesionalek parte hartzen dute.

Webinare horien bidez, proiektuaren benetako bihotzak diren mentore berriak bilatu nahi dira, borondatez lehen hezkuntzako neskei eta mutikoei haien eguneroko bizitza hurbilduko dietenak STEAMekiko (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) duten interesa sustatzeko. Horiek guztiak emakume zientzialari eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan garatzen dute haien jarduera profesionala: arlo akademikoan, enpresakoan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Urtetik urtera, gero eta emakume gehiagok hartzen dute parte ekimen honetan, Innobasqueren eta hiru foru-aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), BBKren, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eta DEBEGESAren laguntzarekin. Joan den ikasturtean, 250 mentorek haien lanbidea eta STEAMen mundua erakutsi zieten 80 ikastetxetako 2.135 neskari eta 2.145 mutilari, aurreiritzi zein klixeak gaindituz eta gertuko erreferenteak sortuz.

Nerea Melgosa Vega Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko eta Giza Eskubideetako zuzendariak eta Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak ongietorria eman zieten bertaratutakoei, eta Mª Luz Guenaga Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAMeko arduraduna proiektua aurkeztu zuen.

Gaurkotasun osoko hitzaldi-solasaldiaren gaia COVID-19ren garaian zientzian eta teknologian emakumeen talentua behar izatea izan zen. Moderatzailea Ainhoa Calleja izan zen, Euskadiko Teknologia Parkeen Lankidetza eta Zerbitzuen arlokoa. Honez gain, Ainhoa Corcuera (Egibide), Beatriz Andújar (Mizar), Vanesa Martínez (Giroa-Veolia) eta Virginia Sáez (I+MED S.Coop.) parte hartu zuten.

Topaketaren ondorioen artean, M. Luz Guenagak zientzia eta teknologiako lanaren estereotipo deshumanizatzaile hori zalantzan jartzearen garrantzia azpimarratu zuen. Estereotipo hori bakarka eta makinaz inguratuta irudikatu genuen, baina guztiz kontrakoa da:  “Pertsonen alde eta pertsonentzat ari gara lanean, erronka sozialei heltzeko». Agurrean, Guenagak Arabako enpresetan lan egiten duten erakundeen eta pertsonen konpromisoa eta proiektuarekin duten inplikazioa nabarmendu zituen.

30 de julio 2020

Esta mañana ha tenido lugar el webinar de presentación para Álava de la quinta edición de  Inspira STEAM Euskadi de la Universidad de Deusto, el proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las chicas, en el que participan mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología.

Con estos webinars también se quiere buscar nuevas mentoras y mentores, verdaderos corazones del proyecto, que de manera voluntaria, acercan su día a día a niñas y niños para fomentar el interés de las chicas y chicos de primaria hacia las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths). Todas ellas son científicas y tecnólogas que desarrollan su actividad profesional en diferentes ámbitos: académico, empresarial, investigación, gestión, etc.

Cada año son más las mujeres que se suman a esta iniciativa que cuenta con el apoyo de Innobasque y la financiación de las tres diputaciones forales (Bizkaia, Gipuzkoa y Álava), BBK, la Red de Parques Tecnológicos de Euskadi y Debegesa. El curso pasado, 250 mentoras mostraron a 2.135 niñas y 2.145 niños de 80 colegios su profesión y el mundo de las STEAM, rompiendo con sesgos y clichés y generando referentes cercanos.

Nerea Melgosa Vega, directora de Igualdad y Derechos Humanos de la Diputación Foral de Álava e Itziar Epalza, directora General de la Red de Parques Tecnológicos Euskadi dieron la bienvenida a las asistentes y dieron paso a la presentación del proyecto a cargo de Mª Luz Guenaga, responsable de Inspira STEAM de la Universidad de Deusto.

La temática de la charla-coloquio, de plena actualidad, se centró en la necesidad de talento femenino en ciencia y tecnología en tiempos de COVID-19. Moderada por Ainhoa Calleja, área Cooperación y Servicios Parques Tecnológicos Euskadi, participaron Ainhoa Corcuera (Egibide), Beatriz Andújar (Mizar), Vanesa Martínez (Giroa-Veolia) y Virginia Sáez (I+MED S.Coop.).

Entre las conclusiones del encuentro, Mª Luz Guenaga señaló la importancia de cuestionar ese estereotipo deshumanizador del trabajo en ciencia y tecnología, donde nos imaginamos en solitario y rodeadas de máquinas, cuando es todo lo contrario: “estamos trabajando por y para personas para abordar retos sociales”. En su despedida, Guenaga destacó el compromiso de las entidades y de las personas que trabajan en las empresas de Álava y su implicación con el proyecto.


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario