Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arabako Foru Kontseiluaren bilkura // Sesión del Consejo Foral para la Igualdad de Mujeres y Hombres de Álava

Joan den uztailaren 15ean, Artium museoan, Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Kontseiluaren beste saio bat egin zen

Arabako Foru Aldundiaren aldetik, bertan izan ziren Nerea Melgosa Vega, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Sailaren zuzendaria (hari atxikita dago Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua), Arantza Cañamares Aguilar, Zerbitzuaren burua, eta Eduardo Portilla Nájera, Berdintasun Teknikaria. Lautada, Añana, Aiara eta Arabako Errioxako kuadrilletako Berdintasun Teknikariak ere izan ziren, baita LAIAeskolako Idazkaritza Teknikoa ere

Guztira 28 pertsona bertaratu ziren, eta horien artean lurraldeko 21 elkarte.


Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Plana

Saileko zuzendariak, Nerea Melgosa Vega, V. Plana prestatzeko une honetan gauzatzen ari den Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planaren ebaluazioari buruz zenbait datu aurreratu zituen.

IV. Planaren lau ardatzek (Gobernu Ona; Emakumeen ahalduntzea; Emakumeen aurkako indarkeriak eta beste indarkeria matxista batzuk; Kultura berri bat eta zainketen antolaketa) % 74ko betetze-maila izan zuten batez beste, honez gain, aipagarria da emakumeen aurkako indarkeria eta beste indarkeria matxista batzuen ardatzaren % 94ko betetze-maila.

Hurrengo Berdintasunerako V. Foru Planari dagokionez, Melgosak garrantzi handikoa izango dela COVID-19ren pandemiak pertsonen bizitzetan izango duen eragina adierazi zuen, azken hilabete hauetan hautemandako arazo eta beharrei aurre egiteko.

Zuzendariaren hitzetan: “Zainketen garrantzia nabaria baino nabarmenagoa izan da azken hilabeteotan, eta oso kontuan hartuko da hurrengo Berdintasun Planean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin koordinazio estuan».


Berdintasun politikak COVID-19aren bitartean eta ondoren

Ondoren, COVID-19 delakoaren ondorioz abian jarri diren jarduera berezi batzuk berrikusi ziren. Une zail horietan azkar erreakzionatu behar zen, ekintzak konfinamendu-egoerara egokitzeko.

Apirilean LAIAplazara webgunea martxan jarri zen, LAIAeskola Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren online bertsioa. Ekimen honen helburua, Kuadrilletako Berdintasun Tekniken eta Arabako Foru Aldundiaren ideietako bat, honako hau zen: «Plaza feminista bat sortzea, biltzeko, elkartzeko, pentsatzeko, sentitzeko, zaintzeko, laguntzeko eta erantzuteko plaza bat».

Hurrengo hilabeteetan LAIAplazara gune birtual parte-hartzaile eta dinamikoa bihurtu zen. Bertan, Lurraldeko emakumeen bizipenak eta kezkak partekatzeko eta ikusarazteko foro batekin, albisteen eta gaurkotasunaren atal batekin, ikus-entzunezko edukiez eta irakurketaz betetako liburutegi batekin (berdintasunari buruz online ikasten jarraitzeko), postontzi batekin (kontsultak modu pribatuan helarazteko), eta konfinamenduan autonomia-erkidegoan, Araban eta kuadrilla eta udalerri mailan erabilgarriak ziren baliabide banku batekin.

Gainera, aurrez-aurreko ekintzak egitea ezinezkoa izan denez, LAIAplazara baliagarria izan da lantegiak, irakurle klub feministak, hitzaldiak, solasaldiak eta zineforumak online eskaintzen jarraitzeko, bai eta hainbat kanpaina eta lehiaketa birtual beste zenbait eragilerekin egiteko ere: Araski AES (Kirola eta berdintasuna), Laudioko Udala (Sentipenak Askatu eta Perla Feministak) edo Arabako irakurketa feministako kluben lankidetza Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdian.

Uda honetan bertan abian jarriko den kanpaina bat ere aurkeztu zen, indarkeria matxistari heltzeko, bereziki COVID-19 egoeran. Kanpaina hau, alde batetik, gazteei zuzenduta dago sare sozialen bidez (#DeskonfinaChallenge), eta, bestetik, adineko emakumeei, indarkeria modu guztietan normalizatzeko eta ikusezin bihurtzeko maila kezkagarria hauteman baita.


Foru Aldundiaren eta Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearen arteko hitzarmena

Gai-zerrendako azken puntuan, Edurne Ibarrolak eta Marian Urrechuk, Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearen ordezkari gisa, Arabako herri eta udalerrietako bakardadearen arazoari heltzeko datozen hilabeteetan gauzatuko den proiektu baten ildo nagusiak azaldu zituzten. Lehenik eta behin, bakardade-egoerak zein tipologia eta kasuistika desberdinak hautemateko eta mapatzeko diagnostiko bat egingo da. Honen helburua elkarteetan zein lurraldeko erakundeetan aplika daitezkeen gomendio zehatzen bidez erantzuna ematea da.

El pasado día 15 de julio se celebró en el museo Artium una nueva sesión del Consejo Foral para la Igualdad de mujeres y hombres de Álava.

Por parte de Diputación Foral de Álava estuvieron presentes Nerea Melgosa Vega, directora del Departamento del Gabinete del Diputado General, al que está adscrito el Servicio de Igualdad, Cooperación e Interculturalidad, Arantza Cañamares Aguilar, jefa del Servicio y Eduardo Portilla Nájera, personal técnico de igualdad. También acudieron las técnicas de igualdad de las Cuadrillas de Lautada, Añana, Ayala y Rioja Alavesa, así como la Secretaría Técnica de LAIAeskola.

En total asistieron 28 personas, entre las que estuvieron representadas 21 asociaciones del territorio.


IV Plan Foral para la Igualdad de mujeres y hombres de Álava

Nerea Melgosa Vega, directora del Departamento, adelantó algunos datos la evaluación del IV Plan Foral de Igualdad de mujeres y hombres de Álava 2016-2020, que se está llevando a cabo en estos momentos de cara a la elaboración del V Plan.

Los cuatro ejes del IV plan (Buen Gobierno; Empoderamiento de las mujeres; Violencias contras las mujeres y otras violencias machistas; Una nueva cultura y organización de los cuidados) presentaron una media del 74% de cumplimiento, donde destaca el 94% de cumplimiento en el eje de Violencias contras las mujeres y otras violencias machistas

Sobre la próximo V Plan Foral para la Igualdad, Melgosa señaló la importancia que cobrará el impacto de la pandemia del COVID-19 sobre las vidas de las personas, para hacer frente a las problemáticas y necesidades detectadas en estos últimos meses

En palabras de la Directora: “La importancia de los cuidados se ha hecho más que evidente en estos últimos meses y es algo que se va a tener muy en cuenta en el siguiente Plan de Igualdad, en coordinación estrecha con el Instituto Foral de Bienestar Social”.


Políticas de igualdad durante y después del Covid19

A continuación, se repasaron algunas de las actuaciones especiales que se han puesto en marcha como consecuencia del COVID-19, momentos difíciles donde era necesario reaccionar con rapidez para adaptar las acciones a la situación de confinamiento.

En el mes de abril se lanzó el sitio web LAIAplazara, la versión online de LAIAeskola Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres de Álava. El objetivo de esta iniciativa, una idea de las Técnicas de Igualdad de las Cuadrillas y la Diputación Foral de Álava, era el de crear “Una plaza feminista, una plaza donde reunirnos, juntarnos, pensarnos, sentirnos, cuidarnos, arroparnos y respondernos”.

Durante los siguientes meses, LAIAplazara se ha convertido en un espacio virtual participativo y dinámico, con un foro donde compartir y visibilizar las vivencias y preocupaciones de las mujeres del territorio, una sección de noticias y actualidad, una biblioteca llena de contenidos audiovisuales y de lectura para seguir aprendiendo sobre igualdad vía online, un buzón dónde hacer llegar consultas de manera privada, y un banco de recursos útiles durante el confinamiento a nivel de la comunidad autónoma, Álava y las Cuadrillas y municipios.

Además, ante a imposibilidad de realizar acciones presenciales, LAIAplazara también ha servido para poder seguir ofreciendo talleres, clubs de lectura feminista, conferencias-coloquio y cinefórums online, así como para lanzar diversas campañas y concursos de virtuales que se han organizado en colaboración con diferentes agentes como Araski AES (Deporte e igualdad), el Ayuntamiento de Laudio (Sentipenak Askatu y Perla Feministak), o la colaboración de los clubs de lectura feminista de Álava con el Festival Internacional de Poesía Poetas en Mayo.

También se presentó una campaña que se pondrá en marcha este mismo verano para abordar la violencia machista en especial en la situación de COVID-19, dirigida por una parte a juventud a través de las redes sociales, #DeskonfinaChallenge, y por otra parte a mujeres mayores, donde se ha detectado un grado preocupante de normalización e invisibilización de la violencia en todas sus formas.


Convenio entre la Diputación Foral y la Red de Mujeres del Medio Rural de Álava

Como último punto del orden del día, Edurne Ibarrola y Marian Urrechu, en representación de la Red de Mujeres del Medio Rural de Álava, expusieron las líneas maestras de un proyecto que se llevará a cabo en los próximos meses para abordar la problemática de la soledad en los pueblos y municipios de Álava. Se realizará en primer lugar un diagnóstico para detectar y mapear las situaciones de soledad y sus diferentes tipologías y casuísticas. El objetivo es poder dar respuesta a través de recomendaciones concretas que se podrán poner en práctica tanto a nivel del tejido asociativo como de las instituciones del territorio.


2 Iruzkinak / Comentarios
  • Almudena Ruiz de Angulo
    Responder

    Me parece muy interesante la iniciativa sobre el mapa de soledad y sus tipologías. Creo que el aislamiento es especialmente llamativo en el medio rural. Pienso además que el urbanismo tiene mucho que ver en este asunto. Por lo demás, felicitaros por vuestra presencia durante la pandemia. Se os ha sentido muy cerca. Gracias!

    julio 18, 2020 at 6:46 am

Iruzkina publikatu / Publica un comentario