BERDINTASUNERAKO FORU KONTSEILUA, 2020KO UZTAILAREN 15A // CONSEJO FORAL DE IGUALDAD, 15 DE JULIO DE 2020

Datorren asteazkenean, uztailaren 15ean, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunerako Foru Kontseiluaren beste bilera bat egingo da. Gure lurraldeko berdintasun-politika publikoetan gizarte-taldeek izan behar duten eragina eta parte hartzeko erreferentzia-foroa izan nahi du saio horrek.

Artium Museoan izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta une honetan osasun-gomendioetatik ondorioztatzen diren segurtasun-neurri guztiak beteko ditu.

Saio honen bidez, berdintasun-politikei buruzko hausnarketa egingo dugu, bai COVID-19 delakoaren osasun-arriskuak bizi izandako konfinamendu-etapan, bai aurre egin behar diogun etapa berrian. Etapa honetan abian jarritako esperientzia positiboak eta hemendik aurrera abian jarriko direnak partekatuko dira.

Era berean, IV. Berdintasun Planaren betetze-mailaren berri emango da. Plan hori 2020rako egongo da indarrean, eta plan horren ebaluazioa egingo da. Ebaluazio hori ezinbestekoa da gure jendartean izango duen eragina baloratzeko, baita Arabako V. Berdintasun Plana egiteko aurreikusitako egutegiaren berri ere.

Berdintasun Zerbitzuak berdintasunaren alde lan egiten duten Arabako talde guztiei dei egiten die eremu horretan aktiboki parte har dezaten. Asistentzia, posta elektronikoan izena emanez: aprzdeanucita@araba.eus


El próximo miércoles 15 de julio, tendrá lugar una nueva sesión del Consejo Foral para la Igualdad de la Diputación Foral de Álava, un espacio que pretende ser un foro de referencia para la incidencia y la participación de los colectivos sociales en las políticas públicas de igualdad de nuestro territorio.

Un encuentro presencial que se celebrará en el Museo Artium de 17:00 a 19:00 horas, cumpliendo todas las medidas de seguridad que lógicamente se derivan de las recomendaciones sanitarias en el momento actual.

Esta sesión nos servirá para reflexionar conjuntamente sobre las políticas de igualdad tanto en la etapa de confinamiento vivido por el riesgo sanitario de la COVID-19 como en la nueva etapa que tenemos que afrontar, compartiendo las experiencias positivas puestas en marcha en esta etapa y las que se pondrán en marcha a partir de ahora.

Asimismo, se informará del grado de cumplimiento del IV Plan de Igualdad, cuya vigencia acaba este mismo año 2020 y de la evaluación que se realizará del mismo, imprescindible para valorar su impacto en nuestra sociedad, así como del calendario previsto para la elaboración del próximo V Plan de Igualdad de Álava.

Desde el Servicio de Igualdad llamamos a todos los colectivos alaveses que trabajan a favor de la Igualdad a participar activamente en este espacio.

Asistencia mediante inscripción en el mail: aprzdeanucita@araba.eus


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario