SENTIPENAK ASKATUZ Festibalaren amaiera Laudion // Despedida del Festival SENTIPENAK ASKATUZ en Laudio

Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako «Sentipenak Askatu» Jaialdiari amaiera eman da gaur. Laudioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Yogurinha Borovari eta azken asteetan lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Proiektu hau Arabako kuadrilla eta udalerrietako berdintasun-teknikarien sarearen eta Arabako Foru Aldundiaren ekimenetik sortu da. Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak Herriko Plazan egin den ekitaldian adierazi duenez, «Gure helburu nagusia aniztasunaren aldeko mezua zabaltzea izan da, bizitzeko eta maitatzeko modu asko daudelako», eta «Gizarte feminista eta justua lortzeko borrokan» jarraituko dutela aurreratu du, «Benetan sentitzen garen bezala adierazteko».

Ekitaldian zehar, kamisetak banatu zaizkie ekimenean parte hartu duten eta goizean zehar udaletxe ingurura hurbildu diren pertsona guztiei.

Ekimena ikusi hemen: LAIAPLAZARA.EUS.

Hoy se pone fin al festival «Sentipenak Askatu» contra la homofobia, lesbofobia y transfobia. Desde el Ayuntamiento de Laudio se quiere agradecer la presencia de Yogurinha Borova y de todas las personas que han participado durante las últimas semanas en el certamen.

Este proyecto surge de la iniciativa de la Red de Técnicas de Igualdad de las Cuadrillas y municipios de Álava y la Diputación Foral de Álava. La concejala de Mujer e Igualdad, Loli Muriel, ha afirmado durante el acto que ha tenido lugar en la Herriko Plaza que “nuestro máximo objetivo ha sido difundir un mensaje a favor de la diversidad, porque hay muchas formas de vivir y amar” y ha adelantado que se seguirá “luchando para conseguir una sociedad feminista y justa donde podamos expresarnos tal y como realmente nos sentimos”.

Durante el evento se han entregado las camisetas como reconocimiento a todas las personas que han participado en la iniciativa y que se han acercado a lo largo de la mañana al entorno del Ayuntamiento.

Ver la iniciativa aquí: LAIAPLAZARA.EUS.


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario