Oihana Santamaría de Sartundek egindako 1. omenaldia garbitegiko emakumeei (Berantevilla) // 1er homenaje a las lavanderas de Oihana Santamaría de Santurde (Berantevilla)

Eskerrik asko

Holaxe amaitzen dira elkarrizketa asko, eskerrak emanez. Eta holaxe hasten da istorio hau, niretzat hain berezia dena.

Larunbat honetan, Santurdeko herriak omenaldi publiko batean eskertu zien bertako garbitegiko emakumeei lixiba lan gogorra, betidanik egin izan dutena eta sekulan kobratu ez dutena, ez eta harengatik kotizatu edo zor zaien ezagutza jaso ere.

Omenaldirako antzeztu zen saioko protagonistek, zeinen eskuak ikusten baitira argazkietan xaboia ematen,lehen beren amamak egin zuten bezala, eskerrak eman zizkien haiei, batzuk bertan zirela, beste batzuk jada ez.

Esku horiek berek arropa garbitzen dabiltzan emakumeen argazki handi bat desestali zuten, garbitegian oroigarri moduan geratuko dena.

Larunbateko lixiba berezia izan zen. Desberdintasunak, estereotipoak eta lan ahaztuak garbitu ziren.

Arropa biltzean, ulertu genuen garbitzea goldatzea bezain garrantzitsua dela –bizi dugun epidemiak hala erakutsi digu– eta andre eta gizon guztien lana errespetatuz eta baloratuz, aurrera egiten dugula.

La Jabonería de la Almendra, S.Coop.P-etik, segituko dugu omenaldi hau egiten beste herri batzuetan.

Neure aldetik, amari eskertu nahi diot xaboia egiten irakastea; ahizpari, lanbide hau niretzako egokia zela ikustea; aitari, ados ez egotea; neure nebari, lurra lantzen duenari; koinatuari, nire bata inork baino hobeki garbitzen baitu; Mertxe, Juan eta Anari, denbora ematen baitidate; Anari eta Aitziberri, Esterri, denda zaintzen baitu, eta Yarey ikasleari.

Oier eta Laia desberdintasunik gabeko mundu batean haz daitezen.

Eskerrik asko Dani, zure kimika eta maitasunagatik.

Eskerrik asko, LaiaPlazara.

Gracias.

Así acaban muchas conversaciones, dando las gracias. Y así empieza esta historia, para mi, tan especial.

Este sábado, el pueblo de Santurde, pudo agradecer en un homenaje público a sus mujeres en el lavadero, la ardua tarea de la colada; que desde siempre han realizado y por la que nunca cobraron, cotizaron, o recibieron el reconocimiento debido.

Las y los protagonistas del teatro que se representó para el homenaje, cuyas manos se ven en las fotos jabonando como antes hicieron sus amamas, les dieron las gracias a éstas, algunas allí presentes y otras ya no.

Esas mismas manos descubrieron una gran foto de mujeres lavando, que quedará en el lavadero para el recuerdo.

La colada del sábado fue especial; se limpiaron desigualdades, estereotipos y tareas olvidadas.

Al recoger la ropa, comprendimos que lavar es tan importante como labrar; la epidemia que vivimos así nos lo ha demostrado y que respetando y valorando el trabajo de todas y todos, avanzamos.

Desde La Jabonería de la Almendra, S.Coop.P, seguiremos realizando este homenaje en otros pueblos.

Por mi parte agradecer a mi madre que nos enseñara a hacer jabón, a mi hermana que supiera ver que ese oficio iba conmigo, a mi padre que no estuviera de acuerdo, a mi hermano que labra, a mi cuñado que lava mi bata mejor que nadie, a Mertxe Juan y Ana que me dan tiempo, a Ana y Aitziber, a Esther que atiende la tienda y al aprendiz Yarey.

Para que Oier y Laia crezcan en un mundo limpio de desigualdades.

Gracias Dani, por tu química y amor.

Gracias Laiaplazara.


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario