E28 – Gorbeialdeko Kuadrillako Erakunde Adierazpena // 28J – Declaración Institucional de la Cuadrilla de Gorbeialdea

LEHENDAKARITZAREN EBAZPENA


Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan, Murgian, 2020ko ekainaren 25ean, AGUSTIN OTSOA ERIBEKO LANDA presidenteak, Kuadrillako gerente-letradua den Juan Mª Ezkurdia Salazar jauna bertan zela, honako ebazpen hau eman zuen:


EKAINAK 28, LGTB+ HARROTASUNERAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ekainaren 28a askatasuna aldarrikatzeko eguna da, nahi dena eta nahi den bezala izateko eta desiratzeko askatasuna. Izan ere, ezin da ahaztu gaur egun oraindik gay, lesbiana, trans eta heteroarau eta identitate sexu-generikoaren gainerako disidenteak seinalatzen eta jazartzen direla.

Dagoeneko 30 urte pasa dira, erakunde patologizatzaileek homosexualitatea nahasmendu gisa identifikatzeari utzi ziotenetik, baina gogoan izan behar dugu sexu-aniztasunaren beste adierazpen batzuk daudela, hala nola trans identitateak edo intersexualitatea  sistema mediko- psikiatrikoak patologizatzen jarraitzen duela.

Gainera, Euskadiko 2019ko Gorroto Delituen Urteko Txostenak erregistratzen dituen kasu guztien %50,7 LGTB+fobiarekin lotuta daude.

Datu horiek agerian uzten dute oraindik lan asko dagoela egiteko; izan ere, pertsona batzuek beren orientazio edo identitate sexualagatik edo genero-identitateagatik diskriminatuta dauden bitartean, ez dugu gizarte justurik lortuko. Indarkeria ezin da justifikatu adierazpen-askatasunaren premisaren pean.

Bestalde, kontuan hartu behar da LGTB+ mugimenduei, elkarteei eta kolektiboei  esker, nagusiki, gero eta gazte gehiagok deskubritzen dutela beren nahia heterosexualitatea baino baliozko aukera gehiagorekin. Eta gizarte aske eta anitza gizarte hobea dela konturatzen diren pertsonak gero eta gehiago direla ere.

Aurrekoa ikusita, honen bidez, Gorbeialdeko Koadrilan honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

LEHENENGOA.- Baliabide ekonomikoak ematea berdintasun-egiturari, berdintasun- politikak eta indarkeria matxistaren aurkako politikak garatzeko, hortik garatzen baitira LGTB+ kolektiboarekin lotutako jarduerak.

BIGARRENA.-  Herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak bultzatzea.

HIRUGARRENA.- LGTB+ kolektiboarekin lotutako urteko ekintza bat  gutxienez  garatzea.

LAUGARRENA.- Adierazpen instituzionalak egitea edo LGTB+ kolektiboak adierazitako egunetan zabaldutako manifestuei atxikitzea.

Horregatik guztiagatik, herritar guztiak animatzen ditugu LGTB+ kolektiboek, mugimenduek eta elkarteek LGTB+ harrotasuna ospatzeko egingo dituzten mobilizazio-deialdietan parte hartzera.

Hiltzen, espetxeratzen, patologizatzen, gorrotatzen, kriminalizatzen, diskriminatzen, estigmatizatzen, iraintzen, zapaltzen eta jazartzen ez duen normaltasun berri baten alde.

Aurreko  ebazpena  osorik  irakurrita, Gorbeialdeko  Kuadrillako  presidenteak onartu zuen, eta nik, gerente-letraduak, egiaztatzen dut.

Murgian, 2020ko ekainaren 25ean


RESOLUCIÓN DE PRESIDENCIA


En la sede de la Cuadrilla de Gorbeialdea, sita en Murgia, a 25 de junio de 2020, el presidente D. AGUSTIN OTSOA ERIBEKO LANDA, con la asistencia del gerente-letrado de la Cuadrilla, D. Juan Mª Ezkurdia Salazar, adopto la resolución que sigue:


28 DE JUNIO, DÍA INTERNACIONAL DEL ORGULLO LGBT+

El 28 de junio es un día para la reivindicación de la libertad, libertad para ser, querer y desear a quien se quiera y como se quiera. Porque no se puede olvidar que todavía hoy se señala y persigue a los gays, lesbianas, personas trans y demás disidentes de la heteronorma e identidad sexo-genérica.

Hace 30 años desde que las instituciones patologizantes dejaron de identificar la homosexualidad como trastorno, pero debemos recordar que hay otras expresiones de diversidad sexual, como las identidades trans o la intersexualidad siguen siendo patologizadas por el sistema médico- psiquiátrico.

Además, del total de casos que registra el Informe Anual Sobre Delitos de Odio en Euskadi 2019, el 50,7% están relacionados con la LGTB+fobia.

Estos datos evidencian que aun queda mucho trabajo por hacer, ya que mientras haya personas que sean discriminadas por su orientación o identidad sexual o de género no habremos conseguido una sociedad justa. La violencia no puede estar justificada bajo la premisa de la libertad de expresión.

Por otro lado, es preciso valorar que, gracias a los movimientos, asociaciones y colectivos LGTB+ principalmente, cada vez son más las y los jóvenes que descubren su deseo con más opciones válidas que la heterosexualidad. De la misma forma que cada vez son más las personas que se dan cuenta de que una sociedad libre y diversa es una sociedad mejor.

A la vista de lo anterior, por la presente, en la Cuadrilla de Gorbeialdea nos comprometemos a:

PRIMERO.- Dotar de recursos económicos a la estructura de igualdad para el desarrollo de políticas de igualdad y contra la violencia machista desde la que se desarrollan las actuaciones relacionadas con el colectivo LGTB+.

SEGUNDO.-  Impulsar  campañas de sensibilización dirigidas a la ciudadanía.

TERCERO.- Desarrollar al menos una acción anual relacionada con el colectivo LGTB+.

CUARTo.- Realizar Declaraciones Institucionales o adherirse a manifiestos difundidos por el colectivo LGTB+ en fechas señaladas.

Por todo ello, animamos a toda la ciudadanía a que participe en las convocatorias de movilización que se realizarán desde los colectivos, movimientos y asociaciones LGTB+ para celegrar el orgullo LGTB+.

Por una nueva normalidad que no mate, encarcele, patologice, odie, criminalice, discrimine, estigmatice, insulte, oprima y acose.

Leída íntegramente la resolución que precede, es aprobada por el presidente de la Cuadrilla de Gorbeialdea, lo que yo, el gerente-letrado certifico.

En Murgia, a 25 de junio de 2020


Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario