Abian da Inspira STEAM Euskadi 2020/2021! — ¡Arranca Inspira STEAM Euskadi 2020/2021!

Bizi dugun ezohiko egoera honetan aukera ezin hobea dugu gazteei zientzia eta teknologia ezagutzera emateko, zer-nolako garrantzia duen eta zenbat eta zenbat testuingurutan erabili daitekeen erakusteko.

Inspira STEAM bokazio zientifiko-teknologikoak nesken artean sustatzen dituen proiektu aitzindaria da. Ikerketa, zientzia eta teknologia munduko emakume profesionalek eskaintzen duten sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritzen da. Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien (Science, technology, Engineering, Arts and Maths) inguruko interesa sustatzeko.

2019-2020 ikasturtean, 228 emakume aholkularik eta 21 gizonezko aholkularik egin dute lan 4.200 neska-mutilekin Euskadiko 80 ikastetxetan! Orain arte egin diren lau edizioetan, 5.787 neska eta 5.453 mutilengana heldu gara 216 ikastetxetan, 528 emakume aholkulariren laguntzari esker.

Talde hauek, eskolako orduen barruan eskaintzen diren sei saiotan, honelako gaiak jorratzen dituzte: zientzia eta teknologiako genero estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun. Aholkularien eta neska-mutilen arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, arlo hauen inguruko begirada zabaltzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Eman izena: http://intranet.inspirasteam.net/

Izena emateko epea: 2020ko uztailaren 15era arte


En esta situación excepcional que estamos viviendo tenemos una oportunidad única de dar a conocer la ciencia y la tecnología entre la juventud, su relevancia y los tan diversos contextos en los que se puede utilizar.

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las chicas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se utiliza la mentoría grupal para fomentar el interés de las chicas y chicos de primaria hacia las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths).

¡Durante el curso 2019-20, más de 228 mentoras y 21 mentores, han desarrollado su labor con más de 4.200 chicas y chicos en 80 centros educativos de Euskadi! En las cuatro ediciones celebradas hemos llegado a 5.787 chicas y 5.453 chicos de 216 centros gracias a la labor de 528 mentoras.

Estos grupos abordan, a lo largo de seis sesiones en horario lectivo, temas como los estereotipos de género en ciencia y tecnología, las profesiones STEAM o mujeres y ciencia a lo largo de la historia y actuales. Con estos encuentros entre mentora, chicas y chicos se quiere ayudar a disipar dudas y objeciones sobre las profesiones en ciencia y tecnología, ampliar la mirada sobre estas áreas, clarificar sus motivaciones y afianzar su autoestima para iniciar dicho camino profesional, si así lo desean.

Inscríbete: http://intranet.inspirasteam.net/

Plazo de inscripción: hasta el 15 de julio de 2020

Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario