M17 LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA – 17M DÍA CONTRA LA LGTBIFOBIA

ERAKUNDE ADIERAZPENADECLARACIÓN INSTITUCIONAL
Foru Gobernu Kontseiluak, 2020ko maiatzaren
17aren ospakizuna dela-eta, erakunde-adierazpen
hau onartzen du:

Maiatzaren 17ko erakunde adierazpena:
LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA.


Gaur 30 urte, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen. Ordutik, maiatzaren 17ak oso balio esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako eta eskubideen aldeko jardueren ardatz katalizatzaile gisa.
 
 Aurten, 2020an, eta COVID-19aren ondoriozko erdi-itxilaldia dela eta, ezin izango dugu kalera irten manifestatzera, baina, horregatik, salatu egingo ditugu sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak. Eraso horiek gure inguruan eta 70 estatutan baino gehiagotan gertatzen dira; horietan, ILGA txostenaren arabera, sexu-orientazioa kriminalizatzen da, eta horrek esan nahi du ehunka gay, lesbiana eta transexual biktima hil direla.

Ezin dugu ahaztu, halaber, herrialde askotan LGTBI komunitateak diskriminazioari aurre egin behar diola mediku-arreta jasotzeko orduan, Human Rights Watchek berriki dokumentatu duen bezala. Diskriminazio horrek hainbat gaixotasun kronikoren arretan eragin dezake, eta, ondorioz, LGTBI pertsonak gaixotasun larriak izateko edo COVID-19ren ondorioz hiltzeko arriskuan egon daitezke bereziki.
 
AFAtik, maiatzaren 17an, Araba inklusiboa aldarrikatu nahi dugu, gizarte zaintzaile eta proaktiboa, LGTBI kolektiboak oraindik aurre egin behar dien diskriminazio-planoen aurkako borrokan eta eskubideak lortzearen alde ahaleginak batuko dituena. Aniztasunetik abiatuta bizikidetzaren bermatzaile izango den lurraldea; termino hori hizpide dugun eremuan ulertu behar da, baina, bistan denez, baita osotasunean ere.
 
Uste dugu lurraldeko eragile guztien zeregina dela gizarte errespetuzkoagoa, bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzea, gure lan-agendetan LGTBI kolektiboarekiko konpromiso esplizituak hartuz, oraindik indarrean dauden diskriminazio-planoen aurkako borrokan aurrera egin dezagun.
 
Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planak homofobia, lesbofobia, bifobia, transfobia edo genero barruko indarkeria aipatzen ditu harreman heteronormatiboen esparruan sartzen diren indarkeria matxistaren modutzat. Ildo horretan, emakumeen aurkako indarkeriak eta beste indarkeria matxista batzuk ardatzean, LGTBQI pertsonen eskubideen errespetuan sentsibilizatzeko neurri bat sartu da.

Gure ustez, estatuen lehentasuna COVID-19ren gaia eta haren ondorioak lantzea da, baina Arabako Foru Aldundiak inoiz baino gehiago jarraituko du LGBTI pertsonen eta haien ingurunearen ondoan, LGTBIfobiaren aurka borrokatuz eta kolektibo horiei eraso egiteko edozein ekintza salatuz, gizarte benetan berdina eta askea lortu arte pertsona guztientzat.
 
Era berean, dei egiten die herritarrei erakundeek eta Arabako kolektiboek, maiatzaren 17aren inguruan.deitzen dituzten jardueretan parte har dezaten, COVID-19ak elkarbizitzaren egungo inguruabarrak kontuan hartuta.
El Consejo de Gobierno Foral , con motivo de la
celebración del día 17 de mayo de 2020, aprueba
la siguiente Declaración Institucional:

Declaración institucional, 17 de Mayo, DÍA
CONTRA LA LGTBIFOBIA


Hoy hace 30 años, un 17 de mayo de 1990, que la Asamblea General de la Organización Mundial de la Salud (OMS) retiró la homosexualidad de la lista de enfermedades mentales.  Desde entonces, el 17 de mayo tiene un valor altamente significativo para las personas lesbianas, gays, trans, bisexuales e intersexuales como eje catalizador de las actuaciones en favor de los derechos y contra la discriminación a la que a día de hoy debe hacer frente dicho colectivo.
 
Este año 2020, y desde el semi-confinamiento en casa debido al COVID-19, no se podrá salir a la calle a manifestarse, pero, no por ello dejaremos de denunciar las agresiones provocadas por el odio a la diversidad sexual y de género. Estas agresiones ocurren tanto en nuestro entorno como en los más de 70 estados, en los cuales según el informe ILGA se criminaliza la orientación sexual, lo que significa la muerte de cientos de víctimas gays, lesbianas y transexuales.

Tampoco podemos olvidar que en muchos países, la comunidad LGTBI se enfrenta a discriminación a la hora de acceder a la atención médica tal y como ha documentado recientemente Human Rights Watch.  Esta discriminación puede afectar a la atención de diversas enfermedades crónicas que pueden hacer que las personas LGTBI estén particularmente en riesgo de sufrir enfermedades graves o la muerte como resultado de COVID-19.
 
Desde la DFA  queremos este 17 de mayo reivindicar una Álava  inclusiva, una sociedad vigilante y proactiva que aúne esfuerzos en pro de la consecución de derechos y en la lucha contra los distintos planos de discriminación a que aún hoy debe hacer frente el colectivo LGTBI. Un territorio  que se constituya en garante de la convivencia desde la diversidad, término que ha de ser entendido en el ámbito que nos ocupa, pero, evidentemente, también en su globalidad.
 
Consideramos que es tarea del conjunto de agentes del territorio construir una sociedad más respetuosa, justa e integradora a través de la asunción en nuestras agendas de trabajo de compromisos explícito con el colectivo LGTBI que nos haga avanzar en la lucha contra los distintos planos discriminatorios aún vigentes.

El IV Plan Foral para la Igualdad de mujeres y hombres en Álava señala la homofobia, la lesbofobia, la bifobia, la transfobia o la violencia intragénero como formas de violencia machista que se inscriben en el marco de las relaciones heteronormativas. En este sentido, en el eje de Violencias contra las mujeres y otras violencias machistas, se incluye una medida encaminada a sensibilizar en el respeto de los derechos de las personas LGTBQI.

Entendemos que la prioridad de los estados es tratar el tema de COVID-19 y sus efectos pero desde la Diputación foral de Álava seguiremos más que nunca al lado a las personas LGBTI y su entorno, luchando contra la LGTBIfobia y y denunciando cualquier acción de agresión a estos colectivos hasta conseguir una sociedad verdaderamente igual y libre para todas las personas.

Asimismo, invita a la ciudadanía a participar en las distintas actividades que se convocan, teniendo en cuenta las circunstancias actuales que marca el covid19,  desde las instituciones como desde los colectivos de Álava que tendrán lugar en torno al día 17 de mayo.
Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario