Artziniegako Foro Feminista. Apirilaren 16an. Resumen de la reunión virtual del Foro Feminista de Artziniega

— Foro Feminista de Artziniega / Artziniegako Foro Feminista

El pasado 16 de abril, hicimos una reunión virtual del foro feminista de Artziniega. Una vez conectadas, empezamos a hablar sobre lo que nos preocupa y las necesidades a las que hay que responder en esta situación de confinamiento.

Éste es un resumen de todo lo que hablamos en una reunión que duró casi dos horas y en la que estuvimos a gusto.

  • Las mujeres estamos muy ocupadas también en el confinamiento, pues se nos acumulan muchas tareas.
  • Es un momento de gran incertidumbre, no sabemos cómo será el futuro cercano pero parece que viene un cambio muy radical, pues muchas cosas que las teníamos normalizadas van a cambiar. Cambio de rutinas y mucho miedo a lo que viene. Muchas se han quedado sin trabajo y muchas tiendas cerradas. Estamos viviendo una situación muy dura.
  • Importancia de invertir en las personas, en la sanidad, educación, lo que mantiene todo. Hay que humanizar la política.
  • A la naturaleza le ha venido bien el parón, ha mejorado la situación medioambiental en el entorno.
  • Hablamos sobre la situación de las mujeres que viven con su maltratador y qué se puede hacer en esos casos. La técnica de igualdad explicó cómo actuar y qué recursos hay: teléfono 24 horas, recursos específicos y campañas como Mascarilla 19.
  • La parte buena del confinamiento ha sido que hemos tenido más tiempo para estar en familia, para hablar, comunicarnos más. Para quienes tienen criaturas más pequeñas, está siendo más duro, pues las rutinas que tenían han cambiado y ha sido como un retroceso.
  • Las tecnologías son importantes para comunicarnos y estaría bien dar cursos de formación para mayores en nuevas tecnologías para que el aislamiento sea más llevadero, cursos adaptados a sus necesidades y conocimientos.


Apirilaren 16an, Foro feministaren bilera birtuala egin genuen Artziniegan. Konektatu ondoren, konfinamendu egoeran, arduratzen gaituenari buruz aritu ginen, dauden premien inguruan, erantzunak behar dituzten kezkak eta premiak. 

Hauxe duzue esandakoaren laburpena, zuekin partekatzeko. Bilera ia bi ordukoa izan zen eta gustura egon ginen:

  • Konfinamenduan ere, emakumeak lanpetuta gabiltza, lan ugari metatzen zaizkigu.
  • Ez dakigu zer gertatuko den, baina aldaketa erradikala izango da, normalizatuta genituen gauzak aldatu egingo direlako. Egunerokotasuna aldatu egin da eta beldur handia diogu datorrenari. Asko lan gabe gelditu dira eta denda asko itxi dira. Egoera gogorra gabiltza bizitzen.
  • Pertsonetan inbertitu behar da, osasunean, hezkuntzan, dena eusten baitute. Politika humanizatu behar da.
  • Naturari ondo etorri zaio gelditzea, ingurumenaren egoerak onera egin du
  • Erasotzailearekin bizi diren emakumeen egoerari buruz ere hitz egin genuen, eta horrelakoetan zer egin dezakegun. Berdintasun teknikariak nola jokatu zehaztu eta baliabideen berri eman zuen: 24 orduko telefonoa, baliabide espezifikoak eta Mascarilla 19 kanpaina.
  • Konfinamenduak alde ona ere izan du: familian egoteko asti gehiago izan dugu, hitz egiteko, komunikatzeko. Aldiz, ume txikiak dituztenentzat, gogorrago izan da, errutinak aldatu egin direlako eta atzera pausuak eman direlako.
  • Teknologiak garrantzitsuak dira elkarrekin komunikatzeko. Hori dela eta, ondo egongo zen nagusientzako ikastaroak antolatzea, teknologia berriei buruzkoak, konfinamendua hobeto eramateko. Ikastaroek adinekoen premiei eta ezagutzei egokitutakoak izan behar dute.
Ez dago iruzkinik / No hay comentarios

Iruzkina publikatu / Publica un comentario